TALDEA

You are here:
Mundubat Fundazioak lankidetza, giza eskubideak, generoa eta elikadura burujabetzan adituak diren pertsona talde bat du bere baitan. Talde horrek egiten dugun lana gainbegiratzen du, norabide zuzenean goazela ziurtatzeko.

Guztira, gure taldea ondorengoek osatzen dute: Espainiako Estatuan 23 pertsonek eta Mundubatek hirugarren herrialdeetan dituen egoitzetan (Bolivia, Erdialdeko Amerika, Kolonbia, Kuba, Mali, Palestina, RASD, Senegal) 27 pertsonek (atzerriratutako langileak eta bertakoak).

PATRONATUA

Enekok Zientzia Politiko eta Soziologiako Lizentziatura du, baita Nazioarteko Laguntza Humanitarioan Diplomatura ere. Momentu honetan, fundazioaren presidente ez ezik, Gizarte Ekintza departamentuko koordinatzaile ere bada.

Presidente izan baino lehenago, lankidetza teknikari gisa egin zuen lan Mundubaten: Nikaraguan (1998-2001), El Salvadorren (2001-2004), Kolonbian (2004-2009) eta Palestinan (2009-2014).

Iñaki metalurgia-sindikalista izan zen 1967 eta 1988 urteen bitartean. Filosofia eta Letretako Diplomatura bat dauka, eta beste bat Nazioarteko Laguntza Humanitariokoa.

Mundubat Fundazioaren sortzaileetako bat da eta proiektu zuzendaritzan hasi zen lanean bertan (1988-1996). Fundazioko koordinatzaile orokorra izan zen 1996 eta 2000 urteen bitartean, eta presidente bilakatu zen ondoren.

Mónicak Zuzenbide Lizentziatura ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean eta Giza Eskubide eta Demokratizazioko Master Europarra du.

Lankidetza teknikaria izan da Txiapasen (Mexikon) eta Palestinan, eta Mundubateko Giza Eskubideen Departamentuko koordinatzailea da gaur egun.

Antonio Garapenerako Lankidetzako Unibertsitate Aditua da, eta Masterra du Soziologian eta Ekonomian eta Nazioarteko Harremanetan. Doktoregaia da ere Nazioarteko Harremanetan.

Mundubatera iritsi baino lehen, lankidetza lanetan aritu zen Nikaraguan, Argentinan eta Sri Lankan. Mundubaten, SEADeko ordezkari gisa hasi zen (2006-2008) eta Bolivian eta Brasilen lankidetza teknikaria izan zen ere (2008-2010). Antolakuntza saileko arduraduna izan zen ondoren (2011-2013) eta gaur egun Fundazioko koordinatzaile orokorra da.

Carlos Alberto Zuzenbideko doktorea da, Zuzenbidearen Teoria Kritikoetan du masterra, eta unibertsitate irakaslea izan da.

Kolonbiako azken bake prozesuetan abokatu eta aholkulari gisa aritu da eta giza eskubideen defendatzailea da. Bederatzi urtez egin zuen lan Mundubaten lankidetza, heziketa eta giza eskubideen eremuan.

Roberto Filosofia irakaslea da bigarren hezkuntzan, eta Nazioarteko Laguntza Humanitarioko diplomaduna da.

Ezkerra-Berdeak taldeko Antolakuntza saileko idazkaria da eta ibilbide luzea du lankidetzan: Euskadiko GGKEen Koordinakundeko presidentea izan da, baita Eusko Jaurlaritzako Garapenerako Nazioarteko Lankidetzako aholkularia eta EHUko Gizarte Kontseiluko kidea ere.

Paul baserritarra da eta Nekazarien Bidea mugimenduko jatorrizko taldean egon zen 1993 eta 2008 urteen bitartean.

Nekazarien Bideko Nazioarteko Koordinazio Batzordeko kidea izan da, eta, bertan, elikaduraren burujabetzaren printzipioa sustatzea izan da bere jarduera nagusia. Euskal Herriko Nekazarien Elkarteko (EHNE) Batzorde Betearazleko kidea izan da, Nazioarteko Harremanetako arduradun moduan.

Saraik urteak daramatza mugimendu internazionalistan murgilduta, Euskal Herrian zein beste herrialdetan: Kolonbia, Dominikar Errepublika, Indonesia, Pakistan edota India.

Hamabi urte baino gehiago egin ditu lan nazioarteko lankidetza eta sentsibilizazio eremuetan, emakumeen erakundetan eta erakunde feministetan batez ere.

Gaur egun, fundazioko Genero eta Feminismoen departamentuko koordinatzailea da.

Prestakuntza du Gizarte Psikologian, eta masterra Sexu Desberdintasunari buruzko Ikasketetan eta Gatazken Konponketa eta Bakearen Kulturan.

Bere lana hertsiki lotuta dago gizarte lanaren defendatzaile gisa duen esperientziarekin, eta honako hau berresten du: «Ezin da espero estatuek berez sortuko dituztenik Egiaren, Justiziaren, Erreparazioaren eta Ez Errepikatzeko Bermeen mekanismoak, biktimen eskubide horiek gizarte osoaren eskubideak ere badirela».

Emakumeek, bizkarrezur gisa, gizarte mugimendu kritikoetan duten boterean sinesten du, bai eta harreman eta baldintza bidezkoagoak lortzeko eraldaketen sostengu gisa dutenean ere. Pa´lante Emakume Errefuxiatuen eta Migratuen Kolektiboaren eta Biktimen Nazioarteko Foroaren sortzaileetako bat da.

Hainbat artikulu argitaratu ditu gai hauei buruz: giza eskubideak; bakea eta memoria soziala eraikitzea; gerren ondoriozko sexu indarkeria; babesa eta giza mugikortasuna.

Ardi artzaina izanik, bere ibilbideak Espainiako nekazari ekologikoen erreferente gisa kokatzen du. Nekazaritzaren mobilizazio handietan eta defentsan parte hartu du. Plataforma Rural – Alianzas por un Mundo Rural Vivo plataformaren sortzailea da, eta Nekazari Liderren Eskola eta landa unibertsitateak jarri ditu abian. Estatuko lehen ekoherri edo ekoherrixkaren sustatzailea da, Amayuelas de Abajo. Munduko txoko askotatik ibili da La Vía Campesina mugimenduaren esparruan, nazioarteko beste landa arazoekin harremanetan jarriz. Gaur egun, gainera, «Volviendo al Campo» ekimenaren parte da, kolektibo eta pertsona migratzaileekin eta babes bila dabiltzanekin.

Nello elikadura-subiranotasunaren aldeko aktibista da, eta nekazarien familiako biloba. Nazioarteko Lankidetzan espezializatu da eta Latinoamerikako, Asiako eta Afrikako hainbat herrialdetan aritu da lanean, komunitateari eta nekazarien eta indigenen erakundeei lagunduz eta haien borroketatik ikasiz.
Errealitatea eraldatu nahi duten ekoizpen- eta antolaketa-proiektuetan parte hartu du, batez ere Elikadura Subiranotasunaren aldeko mugimenduarekin lotuta, eta guztiz sinesten du beste mundu bat posible dela.
Gaur egun, erakundeko Elikadura Burujabetza departamentuko koordinatzailea da.

ORGANIGRAMA