Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguna

Aurten berriro ere, martxoaren 8a dela eta, orain arteko lorpenak ospatu eta omenaldia egin nahi diegu borrokan dauden eta egon diren emakume guztiei.
Gaurko manifestazioa Bilbon, Arriagako Enparantzan 19:30etan itxarongo zaituztegu. Eta bihar….ekintza honetan!!

“EMAKUME HEROIKOAK”
TAILERRA: “#EMAKUMEGUZTIOKGARA: EMAKUMEEN ERABAKI ESKUBIDEA”

  • EGUNA: Martxoak 9, asteazkena
  • LEKUA: Sombrereria Kalea, 2 zenbakia-3. solairua
  • ORDUA: 18:30etan

    Salvadorko abortuari buruzko legeria munduko murriztaileenetakoa da. Bertan, hain zuzen ere, emakume txiro eta gazteak kriminalizatu eta jazarri egiten dituzte, eta 30-50 urteko kartzela-zigorrak ere ezartzen dizkiete. Emakume horien funtsezko eskubideak behin eta berriro urratzen dituzte. Era berean, emakumeek salbatzeko ere ez dute abortatzerik, haien bizia edo osasuna arriskuan dagoenean.

    Beatriz jatorri xume-xumeko gaztea da, eta lupus erimatoso diskoidea dauka, baita giltzurrunetako patologia larriak ere. 2013an, bere osasunak txarrera egin zuen haurdun zegoela, eta hiltzeko arriskua ere bazuen. Horrez gain, fetuak anentzefalia zeukanez, ezin izango zuen bizirik iraun Beatrizen gorputzetik irteten zenean. Nolanahi ere, estatuak bizirako eta osasunerako eskubidea ukatu zion Beatrizi. Gazteak botere politikoari aurre egin behar izan zion, baita Salvadorko elizak eta hautaketaren aurkako taldeek antolatutako kanpaina mediatiko etengabeari ere. Bere egoera muturreraino eraman zuten, harik eta zesarea egin ahal izan zioten arte. Umea burumuinik gabe jaio zenez, bost orduren ostean hil zen, eta Beatrizek odol ugari galdu zuen. Gazteak bizia salbatu ahal izan bazuen ere, ondorioak jasan behar ditu gaur egun.

No Replies to "Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguna"

    Leave a reply

    Your email address will not be published.