GURE BALOREAK

You are here:

Mundubat zenbait gizarte-errealitatetatik etorritako pertsonen GGKE da, eta munduaren antolamendua aldatzeko konpromisoa hartu du bere gain. Honako honek batzen gaitu:

  • Elkartasunerako grina pertsonala dugu, eta jakin badakigu gehiengoen egiturazko txirotasuna giza eskubideen urradura dela. Horrez gain, pertsona guztientzako eskubide guztien hedapenean zein gozamenean eta genero-berdintasunean oinarritutako elkartasuna sustatzen dugu.
  • Eskubideak eta aukera sozialak zein ekonomikoak aldarrikatu eta partaidetzan oinarritutako demokrazia bultzatzen duten erkidegoekin eta herriko erakundeekin batera lan egiten dugu.
  • Gure lankidetza herriko erakundeen zerbitzura dago, gizartearen aldaketarako prozesu sozio-politikoak sustatzeko asmoz. Horretarako, ekonomia herritarren partaidetzazko garapen endogenorako eta hiritarren partaidetzarako proiektuak eta egitasmoak jartzen ditugu abian.
  • Hiritarren ikuspegi kritikoa suspertzen dugu gure gizartean eta instituzio publiko nahiz pribatuetan. Era berean, nazioarteko itunetan eta sareetan garatutako lana ere bultzatzen dugu.
  • Bestetik, eraginkortasuna baliabideak kudeatzeko printzipioa da guretzat; eta etengabeko hobekuntza, ordea, gure lanaren kalitatea lortzeko tresna.
  • Borondateak eta baliabideak batzen dituen GGKE izan nahi dugu, gizarte-mugimenduen sare handia sendotzeko eta zeregin partekatua (“menpekoa”) betetzeko. Horretarako, gizarte-erakundeen, erkidegoen, toki-administrazioen, estatuen eta nazioarteko GGKEen arteko sinergiak uztartuko ditugu.
  • Kanpoan zer dagoen kontuan hartuta, bere ideiei, gaitasunei eta subiranotasunari eusten dien GGKE izan nahi dugu. Horretarako, baliabide ekonomikoak dibertsifikatuko ditugu, lankidetzapeko lanerako tresnak garatuko ditugu, gizarte-oinarria handituko dugu eta kalitatearen kudeaketaren bikaintasuna lortuko dugu. Gure inguruan genero politikari dagokionez, erreferentziazko GGKEa izan nahi dugu.

Elkartasuna. Konpromisoa. Giza eta zuzendaritza taldearenganako konfiantza. Kultura artekotasuna. Barruko partaidetza. Kudeaketa gardena. Giza kapital handia. Prozesuen errespetua. Genero-berdintasuna. Baliabide ekonomikoak erabiltzeko zorroztasuna. Ideologia eta filosofia partekatua.

 

GGKEen Jokabide-Kodea

Laneko jazarpenaren, sexuagatiko jazarpenaren edo jazarpen sexista eta moralaren aurkako Mundubateko protokoloa

Mundubateko etika kodea

Genero Politika