GENEROA ETA FEMINISMOAK

You are here:

Mundubat Fundazioan feminismoan oinarrituz jorratzen ditugu bidegabekeria sozialak. Zapalkuntza-sistemek (patriarkatuak, kapitalismoak, hetero araudiak eta arrazismoak) sortutako botere-harremanak eraldatzea da gure helburua. Harreman horiek diskriminazioan oinarritzen (eta elikatzen) dira, eta talde sozial batzuk besteen gainetik nagusitzen dira; gainera, generoak zeharkatzen ditu beti. Azken finean, emakumeek osatzen dituzte zapalduta dauden talde sozial guztiak.

Domeinu-sistema horiek ikuspegi feministatik ulertu eta landu ahal izateko, Mundubat Fundazioak lehentasuna ematen dio emakumeei laguntzeari, modu antolatuan, horiek beren eskubideak aldarrikatzen dituztenean eta generoak, maila sozialak, etniak eta/edo sexu-orientazioak eragindako bazterkeria salatzen dutenean.

Genero eta Feminismoen Departamentuan egiten dugun lan espezifikoaz gain, genero-ikuspegitik lantzen ditugu gure ekintza guztiak. Horrela, emakumeek historia osoan zehar aurre egin behar izan dioten eta mota askotako indarkeriak sorrarazi dizkien diskriminazio horretatik aske uztea da gure helburua. Horretaraik, emakumeen jabekuntza eta autonomia sustatzen dugu, betiere gizonen baldintza berdinetan eta beren funtsezko eskubideak eta askatasunak modu eraginkorrean gauzatu behar direla defendatuz.

Horretarako, hiru jarduketa-lerro zehatz hauetan lan egin nahi dugu:

Ugalketa-lana eta zaintzak aitortzea da ekonomia feministaren helburua, historian zehar eginkizun hori esleitu baitzaie emakumeei; izan ere, hura gabe ezinezkoa izango litzateke ugalketa-lana. Lerro honek aldaketa aldarrikatzen du paradigma ekonomikoan eta sozialean. Hala, bizitzaren iraunkortasunean eta pertsona guztien ongizatean jartzen du begirada, merkatua giza harremanen erdigunetik mugiaraziz.

Emakumeek, emakume izate hutsagatik, Hainbat indarkeria-mota −fisikoa, psikologikoa, ekonomikoa, soziala eta kulturala− jasan ez ditzatela jasotzen du. Indarkeria horiek identifikatzea eta deuseztatzea du helburu, askotan, oso naturalizatuta egoten baitira, gizonezkoa eskubideen subjektu gisa hartzen duen eta botere hegemoniko maskulinotik eratuta dagoen sistema politiko eta juridikoaren eraginez.

Emakumeek botere-esparru guztietan eta erabakiak hartzeko esparru publikoko eremu guztietan duten ordezkaritza baxuagoa jorratzen du, emakumeak lehen kategoriako herritar gisa eta botere-egiturak eraldatzeko norbere Agendak dituzten herritar gisa hartzen dituen gobernagarritasun demokratikoaren ikuspegi feministatik.

EKIMEN ETA KANPAINA NAGUSIAK

LOTUTAKO BERRIAK