Ekofeminismoko Hastapenak [Ikastaroa | Donostia]

  • Noiz? Apirilak 5, 6 eta 7
  • Zer ordutan? 14:30etatik 16:30etara
  • Non? Donostian, EHU-ko Filosofia eta Zientzia Hezkuntzen Fakultatean

Zergatik? Ekofeminismoak feminismoko zein ekologismoko elementuak biltzen ditu, eta hori funtsezkoa da finkatutako krisi sistemikoak (elikadurakoa, finantzarioa, energetikoa, soziala…) modu integralean aztertzeko orduan. Ikuspegi ekofeministatik mundu jasangarriaz hitz egitea planetako muga biofisikoak errespetatzen dituzten bizimoduetarantz bideratzea da, bertan emakumeen menderakuntzarik egon behar ez dela kontuan hartuta. Hori dela eta, gorputzak, genero-harremanak, iparraldearen nahiz hegoaldearen arteko harremanak eta pertsonen zein ekosistemen arteko harremanak izango ditugu hizpide.

Ikastaro honetan, pentsamendu eta jardun ekofeminista aztertuko dugu modu teorikoan, eta, horretarako, elikadura zein osasuna hartuko ditugu kontuan. Egunero, zati teorikoa eta partaidetzazkoagoa den beste zati bat garatuko ditugu, tailerren, bideoforumaren eta mahai-inguruaren bidez.

KARTELAK ETA ZABALTZEKO MATERIALAK: IKUSI HEMEN

1.go SAIOA | TEORIA ETA KORRONTE EKOFEMINISTAK

  • 14:30-15:00 Materialaren banaketa eta ikastaroaren aurkezpena Mundubat eta Pandora Mirabiliaren eskutik.
  • 15:00-16:15. Hitzaldia: “Ekofeminismoen korronteak. Ekologia soziala eta feminismoen arteko sinergia” Pantoda Mirabiliaren eskutik.
  • 16:30-18:30. Tailerra: “Ekofeminismoen mapa. Ekofeminismoen borrokak eta aurpegiak” Pandora Mirabiliaren eskutik.

2. SAIOA | ELIKADURAREN BURUJABETZA

  • 14:30-16:30. Hitzaldia: “Elikaduraren burujabetzaren pentsamendua ikur feministarekin” + gure elikadurari buruz modu ekofeminista batean pentsatzeko teknika parte hartzaileak Pandora Mirabiliaren eskutik.
  • 17:00-18:30. Mahai borobila: “Elikaduraren burujabeak izateko hiri eta landa esperientziak” (Baserritarra, sindikalista nekazaria eta kontsumo taldeen sareak)

3. SAIOA | HIRI BIZIGARRIAK. Hirigintza eta ekofeminismoa.

  • 14:30-16:30. Mahai borobila: “Hirigintza perspektiba feminista batetik: mugikortasuna, ekipamendua, gune publikoa eta segurtasuna” (Hirigile feminista kolektiboen bi hitzlari) Punt Six eta Gea 21.
  • 16:45-18:30. Taller:Hiri bizigarri baten mapak. Ikuspuntu ekofeminista batekin bizi garen hiriaren inguruko hausnarketa egingo da.

DOAKO IZEN-EMATEA

  • Izena emateko (jende guztiarentzako ikastaroa): mundubat@mundubat.org
  • Izena emateko azken eguna: martxoak 29

*Haurtzaindegiko zerbitzurik behar izanez gero, mezuan bertan adierazi izena emateko orduan

iniciacionEcofeminismo2016TripWeb02 iniciacionEcofeminismo2016TripWeb01

No Replies to "Ekofeminismoko Hastapenak [Ikastaroa | Donostia]"

    Leave a reply

    Your email address will not be published.