Honduras

Mundubat-en agerpena Hondurasen

HondurasInguruko herrialdeen aldean, Hondurasen ez zen inolako prozesu bortitzik egon 80ko hamarkadan. Hori dela eta, nazioarteko mugimendu solidarioak bazter batean utzi zuen. Nolanahi ere, Honduras matxinaden aurkako plataforma eta bananondoen ustiapenarekin zerikusia zuten konpainia transnazional handien egoitza nagusia izan zenez, sindikatuen, nekazarien, emakumeen eta ikasleen mugimenduen aurkako jarduera zapaltzaileak sustatu ziren. Urte horietan, hildako eta desagertu asko eta asko egon ziren. Dena dela, batez ere, zapalkuntza horrek Honduraseko gizarte zibilean izan zuen eragina, duela gutxira arte ez duelako aitzindari askorik izan.

Honduras90eko hamarkadaren amaieran, Mitch urakanak ageri-agerian utzi zuen herrialdeko gizartea, ingurumena, ekonomia, politika eta antolamendua oso zaurgarriak zirela. Harrezkero, Honduras lehentasunezko herrialdea izan da nazioarteko lankidetzari eta elkartasunari begira. Izan ere, erakunde zibilek eta gobernuko erakundeek era guztietako egitasmoak, laguntzak, laguntza teknikoak eta giza laguntzak jarri dituzte abian herrialdean bertan.

Mundubat 1996an hasi zen Hondurasen lan egiten, Guatemalaren mugakidea zen eremu batean, Santa Barbarako departamenduan, hain zuzen ere. Honduraseko errealitateari erantzun kritikoa emateko gaitasuna duten gizarte-eragileekin bat egitea izan da eta da helburua. Gure lanak gizarte zibila garatzeko aukeren azterketan zeresan handia duten bi arlo ditu xede, emakume nekazariak antolatzeko prozesuen aldeko aukera garbian oinarrituta: tokian tokiko boterea eta herri-ekonomiak.

Jarduketa-testuingurua

HondurasKonpainia transnazional handiek arriskuan jartzen dituzte herrialdeko enpresa txiki eta ertainak. Gero eta arruntagoak dira kalifikazio gutxiko eta lan-eskubiderik gabeko lanpostuak.

Elikaduraren menpetasuna handitu egin da, egiturak egokitzeko politikek iraupeneko nekazaritza zigortu eta esportaziorako monolaborantzak sustatzen dituztelako.

Gizarte-desberdintasunak gehitu egin dira, gobernuak osasunean, hezkuntzan, gizarte-zerbitzuetan… esku hartzen ez duelako. Txirotasun-maila gero eta handiagoa da, eta emakumeen egoera zaurgarrian islatzen da, batez ere.

Gizarte-eskubideak eta ingurumenari buruzko araudia murriztu egin dira, eragozpen handiak direlako nazioarteko organismo ekonomikoek onartutako merkataritza-mailari begira.

Mundubat-en lan-lerroak

HondurasEmakume nekazariek eta hiritarrek antolatzeko eta negoziatzeko dituzten gaitasunak sustatu eta sendotu. Biztanle zaurgarrienak direnez, emakumeekin lan egiteko orduan, antolatzeko egiturak finkatzen dira, eta familian, erkidegoan eta enpresen garapenean duten partaidetza eta erabakigarritasuna sendotzen dira, batez ere.

Elikaduraren subiranotasunerako diru-sarrerak eta aurrezkia sortu. Horretarako, nekazaritza-giroko familien emankortasun-baldintzak hobetzen dira nekazaritzako eta abeltzaintzako jardueren eta merkaturatzeko jardueren bidez. Era berean, bitartekaritzak murrizten dira, baztertutako hiri-eremuek premiazko produktuak eskuratzeko aukera izan dezaten.

Herri-hezkuntza. Gizarte-taldeei laguntza ematen zaie, patronatuen bidez hiritarrek erkidegoan parte har dezaten. Taldeen ikuspegi estrategikoa sustatzea eta erraztea da helburua, gizarte-helburuak bete ditzaten, esperientziak trukatu eta sistematizatu ditzaten eta metodologiak sortu eta bultzatu ditzaten.

Familiekin, emakumeekin eta gizonekin lan egiten da, Garapenerako Generoa erakunde-politikak ezartzeko. Emakumeen partaidetza bultzatzen da informazioa jasotzeko eta erabakiak hartzeko eremuetan eta baliabideak eskuratzeko eta kontrolatzeko prozesuetan, familiatik, erkidegotik eta tokian tokiko erakunde bazkideetatik.

Erakunde lagunak

HondurasONG

Centro de Comunicación Popular de Honduras – CENCOPH
Centro de Investigación, Planeación y Evaluación – CIPE-CONSULTORES
Consultorio Jurídico Popular – CJP
Asociación de Mujeres Nueva Esperanza – AMNE

Estado

Servicio Autónomo Nacional de Agua y Acueductos – SANAA (Dpto. Choluteca, Santa Bárbara y Copán)
Secretaría de Salud, Área Metropolitana del Distrito Central de Tegucigalp
Mancomunidad de Municipios de el Sur de El Paraíso – MANSURPA
Mancomunidad de Municipios Consejo Regional Ambiental (Dpto. Santa Bárbara) – CRA

Otras

Comité Subsectorial de Salud de El Carrizal – Red Apsac (Tegucigalpa)

Loturak