Bolivia

Mundubat-en lana Bolivian

Mapa situando Brasil en el mundoMundubat 2005ean hasi zen Bolivian lan egiten, MAS alderdia (Sozialismorako Mugimendua) gobernuan sartu zenean. Evo Morales mugimendu sozialen koalizioko burua zen, eta, XXI. mendearen hasieran, eragile politiko moduan sortu ziren, 1985etik Bolivian nagusi ziren politika neoliberalei aurre egiteko, politika indigena bultzatzeko eta lehengaiak boliviar guztien onurarako izateko.

Gaur egungo testuinguruan, Mundubat-en ekintza-eremua oso zabala da, eragin politikoko lana garatzeko orduan eta Bolivian aldaketa bultzatzen ari diren erakunde sozialak sendotzeko orduan. Prozesu horretan, era guztietako erakunde sozial ugarik parte hartzen dute bete-betean, baina, batez ere, hiriguneko zein landa-inguruneko biztanleekin eta erakunde indigenekin (landa-ingurunean zein hirigunean daude) lan egiten duten GKE-ek.

Foto de BrasilHorrela, bada, honako hauxe egiten du Mundubat-ek: aldaketarako zein eraldaketarako prozesu orokorragoan integratutako prozesuak sustatzea eta mugimendu sozial progresistek  bultzatutako alternatiba ekonomiko zein politikoak eratzen laguntzea.

Erakunde lagunak

BoliviaConfederación Nacional de Mujeres Campesinas Indígenas Originarias de Bolivia “Bartolina Sisa” ; http://www.bartolinasisa.org/

Red Nacional de Trabajadoras de la Información y la Comunicación (RED-ADA); http://www.redada.org/

Asamblea del Pueblo Guaraní (APG);  http://www.cidob-bo.org/regionales/apg.htm

Centro de Desarrollo Integral de la Mujer Aymara (CDIMA); http://cdimabolivia.org/

Centro de Investigación y Promoción del Campesinado (CIPCA); http://www.cipca.org.bo/

Loturak