Berriak 27 results

EAC, ezagutzak elkarbanatzeko eskola

Testua eta argazkiak: Sandra Beatriz Moreno Sorto. Luzerako indarra duela erakutsi digu 'Escuela de Acción Campesina (EAC)' eskolak, 2019/2020 ikasturterako antolatu duen lehenengo mintegian. Irailaren 20tik 22ra ospatu zuten ikasturtearen hasiera Durangon. Landa eremua defendatzeko eta haren alde borrokatzeko gazte grina ikusi genuen bertan. EAC formazioak bost urte daramatza martxan, eta Nekazari eta Abeltzainen COAG koordinadorako eta 'Plataforma Rural' sareko gazteriak parte hartzen ...

Gazte sahararrak nazioarteko komunitateari: «Ahalmena, ahotsa eta indarra dugu, eta elkarrekin gure xedeak lortuko ditugu»

  "Imajina ezazu zu eta biok bizilagunak garela eta nik zure etxea gustuko dudala. Eta, zu baino handiagoa eta indartsuagoa naizenez gero, zure etxea kentzen dizudala. Eta, gainera, beste bizilagun bati zure logeletako bat ematen diodala, oporretan erabili dezan. Eta beste bizilagun bati sukaldea uzten diodala, nahieran erabiltzeko. Esaidazu... Ez al zinateke indargabe sentituko?" Maria Blal gazte sahararrak proposatutako enpatia ariketa da hori. Maria Dajlan bizi da, Tindufeko ...

Honduraseko baserritarrak arriskurik gabe landatzeko eskubidearen alde batu dira

2018 urte amaieran Nazio Batuen Erakundeak (NBE) Baserritarren eta Landako Langileen Eskubideen Adierazpena onartu zuen. Garaipen historiko honek baserritarren funtsezko eginkizuna, hots, mundu osoko elikagaiaren bermea, aitortzen zuen. Horrez gain, gizon eta emakumeen eskubideak legezkotu zituen, besteak beste, lur, hazi, ur eta bioaniztasunaren inguruan. Adierazpen hau nazioarteak aintzat hartzen duen tresna legitimo bat da guztien onaren aldeko baserritarren borrokan, bai eta mehatxuei, ...

Nazioarteko komunitatea «alertan» Kolonbiako bake akordioak direla eta

Joan zen ekainak 6an, Kolonbiako gobernuari La Habanako Bake Akordioa betetzeko eskatzeko asmoz, bai eta ELNarekin elkarrizketa berreskuratzeko "Comunidad Internacional en Alerta por una Colombia en Paz" (Nazioarteko Komunitatea Alertan Kolonbia Baketsu baten alde) kanpaina bultzatu zen. Kanpaina hau Bakerako Lankidetzarako Gunearen (ECPP) ekimen bat da, Kolonbian lan egiten duten 29 nazioarteko erakunde biltzen dituena, Mundubat barne. Datorren 2019ko azaro amaiera arte sentsibilizazio ...

Gerrarik ez ordaindu, egizu Eragozpen Fiskala

Ba al zenekien zure zergekin gerra finantzatzen dutela? Berri onak ditugu, ordea:Errenta-aitorpena egitean, uko egin dezakezu. Gerra Gizadiaren kontrako krimena da. Guk bezala, mundu justu bat eraiki nahi baduzu, ez ezazu gerra babestu eta borroka dezagun elkarrekin zergatiko guztiak ezabatzeko!  Onartezina da inbertsio sozialetatik kentzen ari diren baliabideak gastu militarrean xahutzeko: hezkuntzatik, genero-indarkeriaren aurkako ekimenetatik, Osakidetzatik, ingurumenaren zaintzatik, ...

Eskuragarri dago App-Quds, Ekialdeko Jerusalemen turismo etikoa egiteko aplikazioa

App Qudsi esker, bisitariek turismo etikoa egin ahal izango dute Jerusalemen eta Palestinar Lurralde Okupatuetan. Horrela, bertan bizi diren pertsonen eta kulturen eskubideak errespetatzeko aukera izango dute lurraldea bisitatzen ari diren bitartean. Aplikazioa Boss Brothersek eta Mundubat Fundazioak garatu dute, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren finantzaketarekin. App Qudsek Palestinar Lurralde Okupatuetan turismo ‘jasangarri eta arduratsua’ egiteko gonbidapena zabaltzen ...

Agroekologiak udaberria dakar landa mundura

  Argazkiak eta testua: Sandra Beatriz Moreno Sorto / Itzulpena: Olaia Pérez Imirizaldu   Amorebietan egindako Nekazaritza Agroekologikoari buruzko Sinposioaren data neguaren itxiera izan zen, udaberria zetorrela aldarrikatuz. 2019ko martxoaren 14, 15 eta 16an zehar, hotza baino epela izan zen eguraldia, ernamuintzeko ezin hobea. Natura negutu ondoren kolorez janzten den bezala aldatu genituen arropak, eta honen antzera agroekologiari buruzko iritziak birbobinatzearen ...

Amantal zuriak haurtzaindegietan

Jatorrizko testua, gaztelaniaz: Sandra Moreno / Itzulpena: Olaia Pérez Imirizaldu   Benetako erronka izan zen entzuleen arreta mantentzea Auserdeko Wilaya haurtzaindegietan, baina Joaquín Lobera, 73 urteko pediatra erretiratuak bere helburua lortzeko hamaika estrategia zituen. Gainera, Mundubat Fundazioaren Mediku Talde Boluntarioa osatzen duten beste kideen laguntza eduki zuen: Bachir Haboub eta Iratxe Goldarazena erizainak, zeinak saharar errefuxiatu kanpamenduetan lan misioak ...

Claudia, Maritze eta Maricel taupadaka dabiltza Madrilen

Hirurak Kolonbiatik datoz. Hirurak dira Lurraren eta Giza Eskubideen Defendatzaile eta, horregatik, arriskuan daude. Haien borrokan laguntzeko, Madrid Protege programak hiru hilabetez edukiko ditu Madrilen. Haiei esker, zergatik ez diren gelditzen jakiteko aukera izango dute Madrilen. 2019ko otsailaren 18an Claudia Pai,Awa lider indigena da eta bere komunitatearen eskubideen alde egiten du borroka, UNIPAren bidez (Unidad Indígena del Pueblo Awá) Tumaco aldean, Ekuadorren mugan. Clau...

“Gobernu edota erlijio bakar batek ere ez du iritzirik eman behar abortuaren inguruan”

Aldarrikapen egunak bizitzen ari gara. Gero eta gehiago dira #M8ko Greba Feministarako prestatzen ari diren musika, bideo, kontzentrazio eta ekintzak. Mundubat Fundazioko Genero eta Komunikazio Departamentuek Itxaso Diazi elkarrizketa bat eginez hasi nahi izan dugu martxoa. Itxaso Diaz "Las mujeres decididas" dokumentaleko zuzendarietako bat da, Emakumeon Erabakitzeko Eskubideen Kanpainaren barnean egin zena. Gaur egun, sari eta aipamen garrantzitsuak biltzen jarraitzen du eta, gainera, hainbat ...

Giza eskubideak gaztetzen SEADen

Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren (SEAD) aldarrikapenaren 43. urteurrena da 2019ko otsailaren 27an. SEADen ardatz nagusietako bat herritarren giza eskubideak defendatzea da, Marokok Saharako Mendebaldean egiten duen okupazioaren kontra borrokatzeko eskubidea, hain zuzen ere. Gaur egun, Mundubat Fundazioak Saharako Preso eta Desagertuen Senideen Elkarteko (AFAPREDESA) kideekin lan egiten du errefuxiatuen kanpamentuetan Tindoufen (Argelian), datozen belaunaldiak giza eskubideen ...

‘Las mujeres decididas’, bigarren zatia

Idazlea: Sandra Beatriz Moreno Sorto "Las mujeres decididas" dokumentalaren bigarren zatia garatzen den bitartean, Itxaso Dias eta Higinia Garay zuzendariak hainbat emanaldietan partze hartzen ari dira eta sari anitz jaso dituzte zinema jaialdietan. Hurrengo ekitaldia 2019ko urtarrilaren 23an izango da, Durangon, bertako Emakume Plataformak antolatuta. Itxaso Diazek bere ardurapean lantalde profesional bat dauka dokumentalaren bigarren zatirako. Sei emakume arituko dira lanean emakumeek ...

Stop ISDS – Eskubideak pertsonentzat, betebeharrak multinazionalentzat

Mundubatetik bat egin dugu “EHk Kapitalari Planto!” ekimenarekin, “Euskal Herrian TTIP-ri ez!” kanpainaren jarraipena. Europa mailan hasitako “Stop ISDS” kanpainarekin bat egitea erabaki dugu arbitraje sistemak (ISDS ingelesez) eteteko eskatzeko eta multinazionalentzat betebeharrak eta pertsonentzat eskubideak exijitzeko. ISDSak enpresa transnazional handiek Estatuak auzitara eramatea baimentzen dute, nazioarteko auzitegi pribatuetan, haien onura komertzialen kontrako ...

2019an, elikadura burujabetzarantz

  Hamaika asmo izan ohi ditugu urtea hasi berri denean, baina gutxitan hartzen dugu kontuan gure egunerokotasunetik mundua eraldatzeko dugun ahalmena. 2019ko asmoetan pentsatzen ari bazara, hauxe da gure proposamena: elikadura burujabetzarantz bidera ezazu zure eguneroko kontsumoa. Zer egin dezakegu asmo hau pixkanaka burutzeko? Hona hemen ideia batzuk:   1. Hausnartu Elikagaiak erosterako momentuan, hurrengo galderak egin zeure buruari: Badakit zer erosten ari naizen? ...

Mundubatek justiziaren bidean jarraitzen du

Begoña Landabururen bisioa ezinbestekoa izan da (eta jarraitzen du izaten) Mundubaten 30 urteko ibilbidean. Mundubateko presidentea izan zen sorreratik eta zendu zen arte, El Salvadorretik itzuli ondoren. Bisionarioa zen Begoña. Argi zuen ez zela nahikoa elkartasun morala izatearekin Ertamerikako herriekin eta konpromiso hirukoitza eduki behar zela: pertsonala, politikoa eta ekonomikoa. 2019 hastear dagoela, Mundubatek zintzo jarraitzen du konpromiso horrekin eta "gauza txikiak" ("cosas ...

LGTBIQ+ eskubideen defendatzaileen borroka: testuinguru ezberdinak borroka berbera

Indyra Mendoza eta Marcela Sánchez ekintzaileek Kolonbia eta Hondurasko defendatzaileen egoera aztertu dute Donostian. Testuinguruak ezberdinak izan arren, LGTBIQ+ komunitateak jazarpen sistematiko berdina pairatzen jarraitzen dute. Errealitate horren aurrean, eskubideak defendatzen dituzten ekintzaileak dira maiz, erasoen jomuga. Tolerantzia eza eta ezjakintasunak eragindako jarrera hauen aurrean, erantzun positiboak sustatu behar direla dio Cristina Rueda, Aldarteko teknikariak. Rueda ...

Eneko Gerrikabeitia [Mundubat Fundazioaren Lehendakaria] Euskalerria Irratian

Guardasola 2016-06-28. Euskalerria Irratia. Kazetaria: Txari Eleta. Minutu: 14:20. Entzun hemen. Gaiak: Mundubat Nafarroan, bolondresaren aukerak, Saharako Osasunaren Taldea, BDZ kanpaina, azken erakusketa Iruñeko Autobus Geltokian... Eneko Gerrikabeitia eta Txari Eleta CC-By-Nc-Sa

10-05-2016 [del 03 al 17] «Los Señores de la Tierra» Presentación de exposición

VER/DESCARGAR CARTEL | IKUSI/DESKARGATU KARTELA   Mundubat tiene el gusto de invitarle a estos eventos sobre “Acaparamiento de Tierras en África” Del 3 al 17 de Mayo. Exposición sobre Mozambique: “Latidos de la Tierra” de Andoni Lubaki Martes 10 de Mayo: Conferencia sobre el Nuevo Colonialismo en África. Se presentarán dos Informes y un vídeo Lugar: Hika Ateneo, Bilbao.