GGEE 26 results

Lagunduko diguzu ‘App Quds’ Euskadiko app onena bilakatzen?

Berri zirraragarriak ditugu: App Quds, Ekialdeko Jerusalemen turismo etikoa sustatzeko sortu dugun aplikazioa, Txapelketapp lehiaketako partaide da eta Euskadiko app onenaren saria irabaz dezake! Sartu zaitez esteka honetan App Quds bozkatzeko eta lagunduiguzu palestinarren borroka ikusarazteko beste pausu bat ematen (oso erraza da, sakatu "VOTA POR APP QUDS"-en azpian dagoen bihotza eta kitto, ez duzu zure daturik eman behar!): https://txapelketapp.es/portfolio-item/app-quds/ App ...

Adierazpena: El Salvadorreko demokraziaren defentsan

Euskal Herriko hainbat erakunde politiko, sindikal eta sozialok adierazpen bateratua egin dugu El Salvadorko presidenteak egindako estatu autogolpe saiakera gogor arbuiatzen dugulako. Nayib Bukelek Asanblea militarizatu, eta zuzenbide estatu konstituzionala urratu zuen, organo legegile hori bere borondatearen arabera jardutera eta erabakitzera behartzeko. Joan den otsailaren 9an, El Salvadorren Nayib Bukele presidenteak arbitrarioki eta bere kabuz Asanblea Legegilea deitu zuen 109 milioi ...

Bizitza salbatzeko, mugak zabaldu

Berriro ere, eta 2020. urtearen hasierarekin bat eginez, Erdialdeko Ameriketako eta Haitiko jende anitzek osatutako karabana berriro migratze prozesua abian jarri dute beren bizitza salbatzeko. Oraingo honetan, hartu duen izena ‘Etsipenaren Karabana’ da. Hori dela eta, Euskal Herriko hainbat erakunde, alderdi politiko, sindikatu eta GGKEko eragile batu egin gara nazioarteko erakundeen pasibotasuna salatzeko, Latinoamerikako hainbat herrialdetan gertatzen ari den indarkeria egoeren ...

Daniel Pascual, Maia K’iche’ ekintzailea, prozesu penal batean dago Guatemalako buruzagi indigenen kriminalizazioa salatzeagatik

Gaur, 2020ko urtarrilak 14, Daniel Pascualek eztabaida publiko batean parte hartu beharko du giza eskubideen defendatzaileek jasandako mehatxuak salatzeagatik 2013 urtean. Pascual Guatemalako 'Comité de Unidad Campesina' erakundeko koordinatzaile orokorra da. CUCek argitaratutako adierazpenaren arabera, jasotako akusazioen artean, Terrorismoaren Aurkako Fundazioko presidente den Ricardo Menéndez Ruizena dago. Hori Ríos Montt diktadorearen garaian generala eta gobernazioko ministroa izan ...

Euskal udalerriak hasi dira ‘babes sarea’ josten

Azaroaren 18tik 22ra, zazpi ekintzaile ekarri genituen Mexiko, Honduras, Kolonbia, Mendebaldeko Sahara eta Palestinatik, eta hainbat euskal udalerritan zehar bidaiatu zuten euren borroken berri emateko: Ea, Hernani, Errenteria, Agurain, Irun, Durango eta Amorebieta. Hauek izan ziren gurekin egon ziren giza eskubideen defendatzaileak: Lurraren, lurraldearen eta ingurumenaren defentsa. Ana Rosalía Tiul Quib de Caal, Comité de Unidad Campesina (CUC). Guatemala. Eskubideen defentsa ...

#AmazoniPlanto: Gure bizitza multinazionalen menpe!

Transnazionalak gure bizitzaren jabe egin dira. Black Fridayaren atarian gauden honetan, Amazonen planta bat ireki berri dute Trapagan. Ez da kasualitatea. Baina nola eragiten dute Amazon bezalako transnazionalek gure eguneroko bizitzan? • Langileok prekarietatera kondenatzen gaitu. Ekonomiaren tertziarizazio bortitza eta lan merkatuaren desregulazioa langileon eskubideen kontrako erasoak dira. Amazonek, etekinak handitzeko, lan esku merkea ezinbestekoa du. Nola egiten duen hori? Prekari...

Iñigo Egiluzi eskutitza, Igor Olabarrietaren eskutik: “Bizitza moztuko digute, baina sekula ez memoria”

  Duela 20 urte (1999ko azaroaren 18an), Mundubateko kide zen Iñigo Egiluz eta Jorge Luis Mazo apaiza Murindotik Quibdora bidaiatzen ari ziren, Kolonbian. Txalupa batean bidaiatzen ari ziren Atrato ibaian zehar eta, gaueko bederatzi t'erdietan, Quibdoko portura iristeko 50 metro falta zitzaizkienean, paramilitarren txalupa batek harrapatu zituen. Iñigo eta Jorge Luis hil egin ziren. Erahilketaren hogeigarren urteurrena  omentzeko, Iñigorekin aritu ziren kideei eskutitz bat idazteko ...

Badator ‘Herri Babesarea’ ekimenaren lehen edizioa!

  Berri zirraragarriak ditugu. Datorren astean hasiera emango diogu abentura berri bati: Herri Babesarea, giza eskubideen defendatzaileen babeserako euskal udal sarea. Nazioarteko Bake Brigadek (PBI) eta Mundubat Fundazioak sustatutako ekimena da, eta helburua udal administrazioen, euskal erakunde sozialen eta Hegoaldeko herrialdeetako giza eskubideen defendatzaileen indarrak batzea da. Foro ibiltari bat egingo dugu hainbat euskal udalerritan honako ekintzaileekin: Lurraren, ...

Zu, hura, ni eta gu guztiok gara Ahots Defendatzaileak

Idazlea: Sandra Beatriz Moreno Sorto. Itzultzailea: Larraitz Fagundez Osa.   Giza eskubideen defendatzaileek arazo eta oztopoei aurre egin behar diete etengabe. Arazo horiek munduko bazter ezberdinetan topatu arren, globalak diren heinean, konponbide globala emango dien hiritargoa biltzen du Ahots Defendatzaileak plataformak. Ekimena Mundubat GKEak eta Bakearen Aldeko Brigada Internazionalek (PBI) jarri dute martxan. Urriaren hasieran aurkeztu zen plataforma Madrilen, Donostian eta ...

Rap-a kolonbiarren erresistentzian

Idazlea: Sandra Beatriz Moreno Sorto. Itzultzailea: Larraitz Fagundez Osa. Argazkilaria: David F. Sabadell.   Etsaiak baditu milaka aurpegi, boterea, dirua eta armez gain. Talde armatuen interesen jomugan dauden lurraldeetako komunitateek mehatxuak eta hilketak jasaten dituzte egunero. Errealitate hori behatu eta bizitzea izan da Kolonbiara egindako #MisionInternacionalistaColombia bidaia internazionalistaren helburuetako bat. Bakea eta Duintasunak antolatu du bidaia eta Sur de ...

Bidaia internazionalista Kolonbiara

Bakea eta Duintasunaren webgunean argitaratutako testu batean oinarritutako itzulpen librea da ondorengoa. Argazkia: Carlos Henao / Vocesdefensoras.org Ikuspegi internazionalistatik mugetatik haratago borrokak elkarbanatzearen apustua egiten dugu. Elkartasuna da gure esku-hartze eta aliantza politikoen oinarria. Elkartasunetik, egungo errealitatea eraldatuko duen lankidetza baten aldeko apustua egiten dugu, desberdintasunen atzean dauden mekanismo eta ardurak salatzeko konpromiso tinkoa ...

Gazte sahararrak nazioarteko komunitateari: «Ahalmena, ahotsa eta indarra dugu, eta elkarrekin gure xedeak lortuko ditugu»

  "Imajina ezazu zu eta biok bizilagunak garela eta nik zure etxea gustuko dudala. Eta, zu baino handiagoa eta indartsuagoa naizenez gero, zure etxea kentzen dizudala. Eta, gainera, beste bizilagun bati zure logeletako bat ematen diodala, oporretan erabili dezan. Eta beste bizilagun bati sukaldea uzten diodala, nahieran erabiltzeko. Esaidazu... Ez al zinateke indargabe sentituko?" Maria Blal gazte sahararrak proposatutako enpatia ariketa da hori. Maria Dajlan bizi da, Tindufeko ...

Honduraseko baserritarrak arriskurik gabe landatzeko eskubidearen alde batu dira

2018 urte amaieran Nazio Batuen Erakundeak (NBE) Baserritarren eta Landako Langileen Eskubideen Adierazpena onartu zuen. Garaipen historiko honek baserritarren funtsezko eginkizuna, hots, mundu osoko elikagaiaren bermea, aitortzen zuen. Horrez gain, gizon eta emakumeen eskubideak legezkotu zituen, besteak beste, lur, hazi, ur eta bioaniztasunaren inguruan. Adierazpen hau nazioarteak aintzat hartzen duen tresna legitimo bat da guztien onaren aldeko baserritarren borrokan, bai eta mehatxuei, ...

Nazioarteko komunitatea «alertan» Kolonbiako bake akordioak direla eta

Joan zen ekainak 6an, Kolonbiako gobernuari La Habanako Bake Akordioa betetzeko eskatzeko asmoz, bai eta ELNarekin elkarrizketa berreskuratzeko "Comunidad Internacional en Alerta por una Colombia en Paz" (Nazioarteko Komunitatea Alertan Kolonbia Baketsu baten alde) kanpaina bultzatu zen. Kanpaina hau Bakerako Lankidetzarako Gunearen (ECPP) ekimen bat da, Kolonbian lan egiten duten 29 nazioarteko erakunde biltzen dituena, Mundubat barne. Datorren 2019ko azaro amaiera arte sentsibilizazio ...

Jaio da ‘Ahots Defendatzaileak’, giza eskubideen defentsarako bozgorailua

Ahots Defendatzaileak Plataforma Mundubat Fundazioaren eta Nazioarteko Bake Brigaden ekimena da, eta maiatzak 28an aurkeztu zen Madrilen. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Madrilgo Udalaren finantzaketari esker garatutako proiektua da hori. Ahots Defendatzaileak Plataformaren helburua antzeko borrokak dituzten erakundeak elkartzea da, nazioarteko elkartasun sare bat eraikitzeko. Sare horren xedea eskubideen urraketak geldiaraztea da, defendatzaileenak zein erakunde ...

Gerrarik ez ordaindu, egizu Eragozpen Fiskala

Ba al zenekien zure zergekin gerra finantzatzen dutela? Berri onak ditugu, ordea:Errenta-aitorpena egitean, uko egin dezakezu. Gerra Gizadiaren kontrako krimena da. Guk bezala, mundu justu bat eraiki nahi baduzu, ez ezazu gerra babestu eta borroka dezagun elkarrekin zergatiko guztiak ezabatzeko!  Onartezina da inbertsio sozialetatik kentzen ari diren baliabideak gastu militarrean xahutzeko: hezkuntzatik, genero-indarkeriaren aurkako ekimenetatik, Osakidetzatik, ingurumenaren zaintzatik, ...

Eskuragarri dago App-Quds, Ekialdeko Jerusalemen turismo etikoa egiteko aplikazioa

App Qudsi esker, bisitariek turismo etikoa egin ahal izango dute Jerusalemen eta Palestinar Lurralde Okupatuetan. Horrela, bertan bizi diren pertsonen eta kulturen eskubideak errespetatzeko aukera izango dute lurraldea bisitatzen ari diren bitartean. Aplikazioa Boss Brothersek eta Mundubat Fundazioak garatu dute, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren finantzaketarekin. App Qudsek Palestinar Lurralde Okupatuetan turismo ‘jasangarri eta arduratsua’ egiteko gonbidapena zabaltzen ...

CUC etengabeko mobilizazioan dago

Jatorrizko testua, gaztelaniaz: Sandra Moreno / Itzulpena: Olaia Pérez Imirizaldu   Guatemalan, CUC (Nekazarien Batasunerako Batzordea) mugimendu sozialean elkar ulertzeko zubiak bizkortzen ari da, ustelkeriak eta oligarkiak bahitutako “demokrazia” askatzeko helburuz. CUCeko koordinatzaile den Daniel Pascualen aburuz, neoliberalismoaren erantzuna errepresio bortitza izan da. Pascualek 2019ko apirilaren 1ean Bilboko Mundubaten egoitzara heldu zen eta “Guatemalako mugimendu ...

Amantal zuriak haurtzaindegietan

Jatorrizko testua, gaztelaniaz: Sandra Moreno / Itzulpena: Olaia Pérez Imirizaldu   Benetako erronka izan zen entzuleen arreta mantentzea Auserdeko Wilaya haurtzaindegietan, baina Joaquín Lobera, 73 urteko pediatra erretiratuak bere helburua lortzeko hamaika estrategia zituen. Gainera, Mundubat Fundazioaren Mediku Talde Boluntarioa osatzen duten beste kideen laguntza eduki zuen: Bachir Haboub eta Iratxe Goldarazena erizainak, zeinak saharar errefuxiatu kanpamenduetan lan misioak ...

Claudia, Maritze eta Maricel taupadaka dabiltza Madrilen

Hirurak Kolonbiatik datoz. Hirurak dira Lurraren eta Giza Eskubideen Defendatzaile eta, horregatik, arriskuan daude. Haien borrokan laguntzeko, Madrid Protege programak hiru hilabetez edukiko ditu Madrilen. Haiei esker, zergatik ez diren gelditzen jakiteko aukera izango dute Madrilen. 2019ko otsailaren 18an Claudia Pai,Awa lider indigena da eta bere komunitatearen eskubideen alde egiten du borroka, UNIPAren bidez (Unidad Indígena del Pueblo Awá) Tumaco aldean, Ekuadorren mugan. Clau...