Agenda 18 results

2019-11-15etik 29ra | “Giza eskubideen ameskeria: Saharako gazteria eta Mendebaldeko Saharako okupazioa” txostenaren aurkezpena (Bilbo)

Azaroak 15ean (18:00) Bilboko Bizkaia Aretoan aurkeztuko dugu "Giza eskubideen ameskeria: Saharako gazteria eta Mendebaldeko Saharako okupazioa" txostena, Kavita Kapur ikertzaileak eta Mundubat Fundazioak garatutakoa. Gainera, "Zutik hautsa eta harearen artean" erakusketa ere aurkeztuko dugu, azaroaren 29ra arte ikusigai egongo baita Bizkaia Aretoan. Irakurri txosten osoa hemen: www.saharaconderechos.org/eu

2019-11-11tik 15era | “Ez neskameak ez etxekotuak, langileak gara!” kanpainaren erakusketa eta solasaldia (Agurain)

Aguraingo elkartasun astearen baitan, "Ez neskameak ez etxekotuak, langileak gara!" kanpainaren argazkien erakusketa izango dugu. Argazki horiek Euskadiko garraio publikoetako hainbat geltokietan izan dira azken hilabeteotan. Azaroaren 15ean, etxeko lanaren inguruko solasaldia izango dugu ere 18:00etan.

2019-10-24 | “Esperientzien partekatzea: Guatemalako Alargunen Koordinakunde Nazionala” (Sartaguda)

Juana Lúc Méndez de Sisimit Nafarroara iritsiko da Mundubat Fundazioaren eta Mugarik Gabe Nafarroaren eskutik, Guatemalako Alargunen Koordinakunde Nazionalan (CONAVIGUA) egiten duten lana azaltzeko. CONAVIGUA 1960 eta 1996 urteen bitartean Guatemalako genozidioa biziraun zuten emakume maiek osatzen dute. Koordinakunde horrek emakume maien eta herri indigenen eskubideen alde borrokatzen du Guatemalan. Urriaren 24an, Sartagudara bidaiatuko du Memoriaren Parkea bisitatzeko Herriko ...

2019-10-23 | “Esperientzien partekatzea: Feminismo internazionalista eta agroekologia” (Tutera)

Juana Lúc Méndez de Sisimit Nafarroara iritsiko da Mundubat Fundazioaren eta Mugarik Gabe Nafarroaren eskutik, Guatemalako Alargunen Koordinakunde Nazionalan (CONAVIGUA) egiten duten lana azaltzeko. CONAVIGUA 1960 eta 1996 urteen bitartean Guatemalako genozidioa biziraun zuten emakume maiek osatzen dute. Koordinakunde horrek emakume maien eta herri indigenen eskubideen alde borrokatzen du Guatemalan. Urriaren 24an, Méndez Tuterara joango da CONAVIGUAko antolakuntza lanaren esperient...

2019-10-22 | Mahai-ingurua: “Multinazionalen eragina Guatemalako herrietan” (Iruñea)

Juana Lúc Méndez de Sisimit Nafarroara iritsiko da Mundubat Fundazioaren eta Mugarik Gabe Nafarroaren eskutik, Guatemalako Alargunen Koordinakunde Nazionalan (CONAVIGUA) egiten duten lana azaltzeko. CONAVIGUA 1960 eta 1996 urteen bitartean Guatemalako genozidioa biziraun zuten emakume maiek osatzen dute. Koordinakunde horrek emakume maien eta herri indigenen eskubideen alde borrokatzen du Guatemalan. Urriaren 22an, Juana Lúc Méndez Nafarroako Parlamentuan izango da Guatemalako ...

2019-10-20 | Etxeko eta zainketetako emakume langileen topaketa (Gasteiz)

Igande honetan, urriak 20, goizeko 9:30etan, Sorginenean ikusiko dugu elkar (Santa María, 11) Gasteizko Etxeko eta Zainketetako Emakume Langileen Topaketarako. Mundubat Fundazioak eta Zentzuz Kontsumituz taldeak antolatutako topaketa horretan, honako gaiak landuko ditugu, besteak beste: Arabako etxeko eta zainketetako lanaren egoeraren analisia ekonomia feministaren ikuspegitik, langileen talde eta kolektiboen esperientziak, eta abar. Ezinbestekoa da izena ematea: encuentrothcgasteiz20...

2019-10-11tik 13ra | Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguneko ekintzak (Erronkari)

Erronkarik (Nafarroa) Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko du ekintzaz beteriko asteburu batekin! Ostiralean, urriak 11, 18:30etan, ez galdu El Salvador eta Nikaraguako landa eremuetako emakumeen inguruko solasaldia, Erronkariko Natura Interpretazio zentroan. Horren inguruan arituko dira hizlari hauek: – Marlen Haydee Sánchez Calero, Nikaraguako Landa-eremuko Langileen Elkarteko kidea (Asociación Trabajadores del Campo – ATC), Nikaragua. – Lola del Carmen Esquivel ...

2019-09-27 | HUNTZA irrati-aldizkari transfeministaren 1go alearen aurkezpena (Bilbo)

Ongi etorri HUNTZAra. Lubakietatik zainketak goitik behera aldatzen. Geure onenean gaude... HUNTZA # 1 aurkeztuko dugu azkenean. Lubakietatik zainketak goitik behera aldatzen. Beste ekimen bat: irrati-aldizkari transfeminista. Mundubat Fundazioaren laguntzaz garatzen ari den proiektua da eta, bertan, emakumeen* bizitzetatik bertatik lantzen dituzte honako gai hauek: ekonomia feminista, zainketak, etxeko lana, emakume defendatzaileak eta oinarrizko eskubideen urraketa, besteak beste. Xake ...

2019-10-31 | “Las mujeres decididas” dokumentalaren emanaldia (Sestao)

Datorren ostegunean, urriak 31, 18:30etan etor zaitez "Las mujeres decididas" dokumentala ikustera Sestaoko Udal Liburutegiko areto nagusira (Plaza del Casco 3). Dokumentalaren trailerra: Hemen ikus ditzakezu Sestaoko Emakumeen Ahalduntzerako eta Formakuntza Feministarako Eskolak programatuta dituen ekintzak 2019ko urritik abendura: 

2019-09-09tik 12ra | Antzerkia: «Huellas y sombras» (Gasteiz)

Mundubat Fundazioak eta Bachue taldeak "Huellas y sombras" antzezlanerako gonbidapena luzatu nahi dizue, 'Mujeres Refugiadas, Exiliadas y Migradas' kolektiboaren eskutik. Antzezlana irailak 9, 10, 11 eta 12 egunetan egongo da Gasteizko hainbat gizarte etxeetan (sarrera doakoa da lekuak bete arte). Antzezlan horren bidez bere ezagutzak, esperientziak eta ikasketak elkarbanatu nahi ditu kolektiboak. Antzerkiaren bitartez jasaten duten bazterkeria salatzen dute emakume horiek eta egunero euren ...

2019ko iraila eta urria | Palestina Habibti II (Iruñea)

Irailan ez ezazu galdu Iruñean ospatuko den 'Palestina Habibti II' jaialdia. Palestinarren erresidentzia ospatuko dugu euren kultura, gastronomia, zinema, hitzaldi eta dantzekin gozatuz. Hona hemen zinema zikloaren programazioa:   Eta urriaren 12an ez galdu Nai Barghoutiren kontzertua Baluarten:

2019-07-08 | “Giza eskubideen ameskeria: Saharako gazteria eta Mendebaldeko Saharako okupazioa” hitzaldia (Donostia)

Uztailaren 8an, 19:00etan, Udal Liburutegi Nagusian (Cripta gelan), “Giza eskubideen ameskeria: Saharako gazteria eta Mendebaldeko Saharako okupazioa” hitzaldia antolatuko dute SEADen Lagunen Elkarteak eta Mundubat Fundazioak. Bertan honako ekintzaile sahararrek hartuko dute parte: Abdeslam Omar, AFAPREDESA Preso eta Desagertu Sahararren Senideen Elkarteko presidentea; Naziha El Khalidi, Lurralde Okupatuetako ekintzaile eta kazetari sahararra; eta Menha Bouad, Arjeliako errefuxiatuen ...

2019-07-02tik 28ra | “Zutik hautsa eta harearen artean: gazteak herri sahararraren eskubideen alde” argazki erakusketa (Gasteiz)

Uztailaren 2tik 28ra izango da argazki erakusketa Vital Fundazioa Erakusketa Gunean (Postas kalea 13-15, Gasteiz). Argazki bilduma hau Tindoufeko (Argelia) kanpamenduko gazte errefuxiatu sahararrekin egindako lana da, 2017 eta 2019 urteen bitartean. Proiektua lau hezkuntza zentroetan egin zen eta hainbat formakuntza prozesuren bidez garatu zen: giza-eskubideak eta bake-kultura, giza-eskubideei buruzko pedagogia eta hedabideen inguruko formakuntza espezializatua. Formakuntza horietan, ...

2019-07-05 | “Giza eskubideen ameskeria: Saharako gazteria eta Mendebaldeko Saharako okupazioa” txostenaren aurkezpena (Gasteiz)

Datorren ostirala, uztailak 5, Gasteizen egongo gara “Zutik hautsa eta harearen artean: gazteak herri sahararraren eskubideen alde” argazki erakusketa aurkezteko. Nuria González argazkilariak, Mundubat Fundazioaren eskutik, euren ametsak egia bihurtzeko borrokatzen ari diren gazte sahararren esperientzia dokumentatu du, euren ikasketa formalak egiten ari diren bitartean, giza eskubideetan prestatzen ari diren gazteak, hain zuzen ere gazte eta herri diren aldetik ukatzen zaizkien eskubide ...

20-31/05/2019 | Giza Eskubideen Dokumental Zikloa (Basauri)

Mundubat Fundazioak eta Nazioarteko Bake Brigadak (PBI), Basauriko udalarekin batera, giza eskubideen inguruko dokumentalen ziklo bat antolatu dute maiatzak 20 eta 30 bitartean. Dokumental guztiak Basozelai Gizarte Etxean, Basaurin, ikusi ahal izango dira arratsaldeko 19:00etan. SARRERA DOAKOA DA TOKIA BETE ARTE eta, filmez gain, gai bakoitzean adituak diren pertsonekin solasaldiak antolatuko dira. Giza Eskubideen Dokumental Zikloarekin batera,“Vivir defendiendo derechos: 20 relatos ...

2019-05-18 | ‘Etxeko eta Zainketetako Langileak’ Nazioarteko Jardunaldiak (Donostia)

Hilabete honetan, Bilboko jardunaldietako energia berreskuratu dugu eta 'Etxeko eta Zainketetako Langileak' Nazioarteko Bigarren Jardunaldietara etortzeko gonbidapena luzatu nahi dizugu. Datorren larunbatean, maiatzak 18, izango dira Donostian eta Bidez-Bide elkartearekin batera antolatu ditugu. Donostian ikusiko dugu elkar datorren larunbatean! Zer: Nazioarteko Jardunaldiak "Etxeko eta Zainketetako Emakume Langileak" Noiz: Larunbata, maiatzak 18 Non: Loiola Zentroa (Andia kalea, ...

2019-05-15 | Solasaldia ‘Etxeko eta Zainketetako Langileak’

Aurkeztu dugun errealitatea ezagutu nahi baduzu, hurbildu zaitez maiatzaren 15ean Landatxo Gizarte Etxeko proiekzio aretora, 19:00etatik aurrera. Amar (Alianza de mujeres atravesadas por el racismo) elkarteak gidatuko du solasaldia, eta Tita Godínezen eskutik ekonomia feministaren ikuspuntutik zaintza unibertsalen lekuaren inguruan hausnarketa egingo dugu. Zulema Cruzek Francisco Morazaneko (Honduras) soldatapean dauden etxeko langileen egoera erakutsiko digu. Eta, azkenik, Gasteizko ...