Abian da “Ez neskameak ez etxekotuak: Langileak gara” kanpaina

Maiatza aldarrikatzeko hilabetea da langile guztiontzat. Mundubatetik, ekonomia feministaren alorrean egiten ari garen lana azpimarratu nahi dugu, apustu handia egiten baitugu bizitzak erdigunean jartzeko.

Hilabete honetan, Bilboko jardunaldietako energia berreskuratu dugu eta ‘Etxeko eta Zainketetako Langileak’ Nazioarteko Bigarren Jardunaldietaraetortzeko gonbidapena luzatu nahi dizugu.Datorren larunbata, maiatzak 18, izango dira Donostian eta Bidez-Bide elkartearekin batera antolatu ditugu.

Gaurtik aurrera, Euskadiko garraio publikoetako espazioetan ikusi ahal izango dituzu gure sentsibilizazio kanpainako irudiak: “Ez neskameak, ez etxekotuak: Etxeko eta zainketetako emakume langileen eskubide guztien aitortzarako eta tratu duinerako kanpaina”. Bilboko metroan, Euskotreneko markesinetan… egongo da ikusgai.  Kanpaina horrek etxeko eta zainketetako lan eremuan ohikoak diren egoeretara gerturatzen gaitu,  gizarte gisa interpelatzeko eta zainketak ardura kolektibo gisa onartzeko.

Campaña Ni Chachas Ni Domesticadas / Ez Neskameak Ez Etxekotuak Kanpaina

Kanpaina osatzeko, etxeko langileek ikusentzunezko erreportaje batean hartu dute parte. Horri esker, toki publikoetan agertutako datu eta egoerei aurpegia jar diezaiekegu. Bideo honetan entzun ahal izango dituzu langileen testigantzak, lagunduiguzu haien istorioak partekatzen:

No Replies to "Abian da "Ez neskameak ez etxekotuak: Langileak gara" kanpaina"

    Leave a reply

    Your email address will not be published.