Borondatezko lana

Gure erakundean bete-betean lan egin nahi duten pertsonek zenbait arlotako lan-taldeetan parte har dezakete: Giza Eskubideak, Sentsibilizazioa, Garapenerako Hezkuntza,  Komunikazioa eta Dokumentazioa, gainerako lankideekin batera lan egiteko.

mundubat_0029-252x172x80

Pertsonek -euren gaitasun eta aukeren arabera- balioak eta jarrerak aldatzeko eta gure ingurunean pentsaera kritikoa eta konstruktiboa sustatzeko proiektuari euren balio erantsia ematea da helburua.

Horretarako, urteko lan-plana dugu, eta honako hauek jasotzen dira bertan: prestakuntza, lankidetzan dihardugun herrialdeen errealitatea ezagutzeko aukera eta boluntarioen lana aintzat hartzen duen talde-lanaren garapena.

Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, gure egoitzetara etor zaitezke:

Bilbao

c/ Sombrerería, 2 3º
Tel. 94.416.23.25
mundubat@mundubat.org

San Sebastián-Donostia

Avda. Zarautz, 86 B/6
Tel: 943.29.75.16
gipuzkoa@mundubat.org

Vitoria-Gasteiz

Parque Molinuevo, Nº 2, bajo-derecha.
Tel.: 620.05.93.91
araba@mundubat.org

Pamplona-Iruñea

Maiteminduen parkea, 19-7ºB.
Tel.: 681.27.00.35
navarra@mundubat.org