Sareak eta itunak

Nazioarteko lankidetzaren egoera azkar-azkar aldatzen ari da, aurrerapen berdintzaile eta neoliberalaren ondorioz. Testuinguru horretan, hegoaldeko gizarte-prozesuak errespetatzen dituen elkartasun progresistaren alde egiten dugun gizarte-erakundeok ere berregituratu behar ditugu esku hartzeko ditugun estrategiak.

Europako eta hegoaldeko herrialdeetako beste GGKEekin eta gizarte-mugimenduekin batera garatutako sareko lana lehentasunezkoa da Mundubat-entzat:

  • Estatu espainoleko (www.congde.org), Euskal Autonomia Erkidegoko  (www.ongdseuskadi.org), Nafarroako Foru Erkidegoko  (www.congdnavarra.org), eta Madrileko Erkidegoko (www.fongdcam.org) GGKEen Koordinakundeetako kide aktiboak gara, agentzia emaileekin indarrak bateratzeko, eztabaidatzeko eta negoziatzeko elkarguneak dira eta.
  • Belgikako, Italiako, Luxemburgo, Greziako, Frantziako eta Espainiako GGKEekin batera,  Grupo Sur delakoa osatzen du Mundubatk, Amerika Latinoko gizartea, politika eta ekonomia eraldatzeko prozesuak sustatzeko.
  • 2015 y más Plataformako kideak gara. Estatu espainoleko GGKE progresisten batasuna da. GGKE horiek 2015. urteari begira zehaztutako eta Nazio Batuen Milurtekoko Goi Bileran berretsitako mundu-mailako garapenaren helburuak betetzeko konpromisoa hartu dute.
  • Era berean, garrantzi estrategikoko beste sare eta itun batzuetan ere parte hartzen dugu.
coodinadoras

Coordinadoras