Aurkezpena

1etik 10era

    1. Ertamerikan lan egiten dugunean, baliabideak, trebetasunak eta gaitasunak eskaintzen dizkiegu familia nekazariei, Herri Ekonomiak eta Hiritarren Partaidetza izeneko esperientziaren bidez.
    2. Tindufeko iheslari sahararren kanpamentuetan, Kolonbian eta Palestinan, gatazka irekiko eremuak garatzeko proposamenetan lan egiten dugu, eta, horrez gain, erkidego horien aldarrikapen politiko, sozial eta ekonomikoak eta Giza Eskubideak betearazteko prozesuak bultzatzen ditugu.
    3. Chiapasen (Mexiko) eta Kuban, nekazaritza-arloko alternatibak bilatzen ditugu, diru-sarrera gehiago sor ditzaten. Era berean, eskualde txiroetan bizi-kalitatea hobetzeko moduko ekonomia bilatzen dugu.
    4. graneroBrasilen, mugimendu eta erakunde sozialei laguntzen diegu elikaduraren eta energiaren subiranotasuna lortzeko aukerak bilatzen. Horretarako, landaren eta hiriaren arteko lankidetza sustatzen dugu, eta hiriko emakumeak zein emakume nekazariak hartzen ditugu kontuan, proposamen eta hausnarketetan.
    5. Lan-eskualde geografiko guztietan, familia ekoizleei, erakundeei eta gizarte-mugimenduei laguntza eta jabekuntza eskaintzen dizkiegu eta sendotu egiten ditugu.
    6. Gure kontraparteekin, tokian tokiko bazkideekin, parte hartzen dugu, neurri ekonomiko eta sozial neoliberalei aurre egiteko eskualdean bertan antolatutako eta egituratutako prozesuetan, eta, horrez gain, laguntza ere ematen diegu.
    7. Gizarte-erakundeak eta gobernuz kanpoko erakundeak koordinatzeko egiturak sendotzeko lan egiten dugu, negoziazio politikoa sustatzeko eta lan-lerroak zein eragin politikoa hobetzeko eta handitzeko.
    8. Iparraldean bete-betean parte hartu nahi dugu gizarteko, tokian tokiko eta udaletako mugimenduekin. Lagundu egin nahi diegu, eta, horretarako, aukerako mugimendu kritikoen agerpena sendotzeko moduko ekintzak garatzeko baliabideak eskaintzen dizkiegu, itun eta sareen bidez.
    9. Hegoaldeko errealitateak erakusteko konpromisoa hartzen dugu. Horretarako, txirotasunaren eta gizarte-bazterketaren egiturazko eragileak salatzen ditugu eta gaur egungo munduaren antolamendua aldatzeko neurriak proposatzen ditugu.
    10. Gizarte zibil kritiko bezain aktiboaren alde borrokatzen dugu, gobernuak eta botere-egiturak presionatzeko gai izan dadin, aberastasuna banatzeko politika ekonomikoak eta sozialak hitzartu ditzan eta bizitzako arlo guztietan demokraziaren aldeko jarrerak sustatu ditzan.