Lurra, oinak, burua eta bihotza sentituz

Testua: Sandra Beatriz Moreno Sorto. Argazkiak: Jaxinto G. Viniegra.

 

Etxeko lanak eginda. Hala iritsi ziren 100 emakume baino gehiago “Lurra Sentituz. Emakumeok elkarrekin ereiten” Elikadura Burujabetza, Feminismoen eta lurraldearen defentsaren inguruko Foroan. Abenduaren 14 eta 15ean ospatu zen hori, Iruñean eta Elizondon. Bi egunetan Klima Aldaketaren Gailurrean (COP25) parte hartu zuten politikariek baino ekintza plan zehatzagoa atera zuten. Gailurra amaitu zen, baina landa aldeko emakumeek aurrera egin zuten (eta egin dute) bizitzaren defentsaren aliantzak indartzeko.

Klimak bat egin zuen emakumeen foroarekin. Bazirudien klimak bazekiela haren alde lan egiteko elkartu behar zirela. Larunbatean, goizean goiz, hodeiak lasaitu ziren eta eguzkia atera zen Iruñean. Euritan zeramaten aste osoa eta Arga ibaiak hiriko hainbat toki urez bete zituen, eta lurra urak hartu zuen. Horregatik, partaideetako askok lokatzez beteriko oinetakoak zeramatzaten Plazara!-n antolatutako ekitaldian. Mugarik Gabe Nafarroak, IPES Fundazioak y Mundubatek antolatu genuen ekitaldia, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.

Goizeko bederatzietan, puntu-puntuan bazeuden emakumeak, goiz esnatzeko ohitura baitute. Euren ideiak argi zituzten eta eztabaidara atera zituzten norberaren ikuspegiak. Noski, adostasun puntuak bilatzeko ahaleginak egitea izan zen helburu nagusia. Ez zuten banaketarik nahi. Pasa den urtean Mendillorin antolatutako foroak ere asko lagundu zuen, Nafarroako eta estatuko beste erakunde batzuen arteko esperientziak elkarbanatu baitzituzten.

Badakigu etsaia nor den

“Elkar ezagutzeko espazioa da foroa”, azpimarratu zuen Mundubateko kide den Maria Pulidok. Ongi etorria eman eta Irene Garcia asturiarrak hartu zuen hitza, elikadura burujabetza eta feminismoaren inguruko testuingurua eta harremanak azaltzeko. “Elikadura burujabetzaren bihotzean dago ekitate soziala”, esan zuen Garciak. “Kapitalismoa salatu eta zapalkuntza arloak mahaigaineratzen ditu”.

Halaber, Garciak genero-ikuspegiaren urritasuna aipatu zuen. Esaterako, Nekazarien Bidea (Via Campesina) bezalako mugimenduetan emakumeek borrokatzeko espazio propio nahikoa ez dutela esan zuen. Nekazarien Bidea elikadura burujabetza kontzeptua sortu zuen nazioarteko nekazari mugimendua da. Hari esker onartu zuten duela urte bat (2018ko abenduaren 17an) Baserritarren Eskubideen Aldeko Nazio Batuen Adierazpena.

Asturiarrak akademiatik kanpo ezagutzak eratzearen beharra goraipatu zuen ere, komunitateetatik, lurraldeetatik eta baserrietatik, eta honako galdera bota zuen: Nolakoa izango litzateke agroekologia feminista? Hona hemen arrasto bat: Familietan dauden botere rolak zalantzan jarri beharko lirateke eta erresistentzia estrategiak lehenetsi beharko lirateke… Hor hasi zen eztabaida “erabat demokratikoa”.

Elkarrizketa feminista

Nafarroako iparraldekoa den Gotzone Sestorain abeltzaina hasi zen hizketan eztabaidan. Sestorain Etxaldeko kidea da, elikadura burujabetza Euskal Herrian defendatzen duen mugimendu baserritarra. Leitzeko kontsumo taldeko kide ere bada. Arratsaldean, elikadura burujabetza feminismo eta antiespezismotik aztertzeko mahaian hizlari izan zen ere Gotzone. Hala hasi zuen eztabaida:

“Nire zonaldeko bost baserritar besterik ez gara etorri. Gehiago ekartzen saiatu naiz, baina bestelako arazoak dituzte; biziraupen arazoak. Ekoizpen eredua aldatu behar dugu… eta ez dute halako ekintzetara etorri nahi oso teorikoak direla diotelako eta ez delako hiltzen gaituen eredu hau aldatzeaz hitz egiten”.

Irenek eredu kapitalista zalantzan jarri zuen ere eta “eskuak eta oinak lurreratzeko” gonbidapena luzatu zuen. Partaideek adostasuna azaldu zuten mezu horrekin. Ikuspegi politikoa handitu egin zen Miradas Críticas taldearen tailerrarekin. Gure gorputzek eguneroko bizitzaren kanpo- eta barne-orbanak gordetzen dituzte. Laranja bat ukitu, zuritu eta jaten genuen bitartean, lurraldeetan, gatazketan eta erresistentzietan dauden indarkeriak landu genituen.

Adimenak politizatzen

Nondik dator laranja hori? Zein zuhaitzetik? Nork jaso du? Zenbat eskuk ukitu dute? Gizonek? Emakumeek? Migrariek? Ze ibilbide izan du niregana iritsi arte? Laranja usainaz inguratuta, adimenak politizatzen jarraitzen dugu: Zer nolako ekoizpen eredu dago atzean? Ze erregai fosil erabili ziren laranja hori garraiatzeko? “Elikagaien bidaian pentsarazten digu…”, adierazi zuen Alicia Migliariok. Azken honek politika “gorputza lurralde gisa mapatuz” landu behar zela esan zuen.

Kartulina eskuan zutela, norberak bere “gorputza” marraztu zuen. Gure lehenengo lurraldea. Irudi horretan bestelako lurraldeak ere kokatu zituzten, egunerokoak. Gustuko ditugunak eta ez ditugunak gustuko. Indarkeria eta gatazka zonaldeak markatu zituzten eta pixkanaka erresistentzia eta zoriontasunekoak ere jarri zituzten. Ezberdintasunak atera ziren hiri eta landa aldeko emakumeen artean. Azken horiek “hutsunea eta bizirautea” aipatu zuten indar handiagoz.

Arratsaldean, kartulinekin berriz ere, Nafarroako mapa eta estatuko beste toki batzuk marraztu zituzten. Bakoitzak bere herria identifikatu zuen eta beste herriekin, emakumeekin edota taldeekin batzeko geziak marraztu zituen. Landa eta hiri aldeko emakumeen arteko komunikazioa agerikoa izan zen. Denak poztu ziren hori ikusteaz. “Asko gara. Geziak ikusita, badakit ez nagoela bakarrik”, esan zuen emakume batek pozik. Bere lagunak, ordea, kezka bat azaleratu zuen: “Baina zer nolako harremana dugu? WhatsApp harremana? Urtean behin baino gehiago ikusten al gara?”

Ekintza politikoan antolatuz

Zalantzan jartzen jarraituz, beste emakume batek aipatu zuen mugimendu feministak sare asko dituela, “baina ez dugu baserritarren sektorearekin konexioa lortzen”.

Azken komentario horren harira, talde txikietan lan egin zuten bi gairen inguruan hausnartzeko:  nola antolatu ekintza politikoa eta nola elkarbanatu ezagutza. Hurrengo egunean partekatu zituzten hausnarketa horiek, Elizondon zehar paseatuz. Baztango herriak estraktibotasun proiektu baten mehatxua du (magnesita harrobi bat dela eta). Ingurunea suntsitu dezakeen urbanizazio proiektu handi bat ere badago martxan. Egoera horien artean, herritarrek defentsa plataformak sortu dituzte: ‘Erdiz Bizirik’ eta ‘Aroztegia…eta gero zer?’

Igandean ere, eguraldi ona izan genuen, eta Elizondoko ibilaldia eguzkiarekin batera egin genuen. Zelaiaren erdian, 42 urtekoa den Ana Iriarte Bañezek hasi zuen lehen testigantza: 2013an, ardo ekologikoaren aldeko apustua egin zuen, lehengai propioak erabiliz soilik. Bere lurraldean landatu, ekoiztu eta saltzen du. Pixkanaka garatzen ari da negozia, zorrek ito ez dezaten, “beti oinak lurrean izanik”, esan zuen. “Dugun aniztasuna ezagutzera ematea interesatzen zait; ardoaz gain, badugu ardi, txerri eta barazki ekoizpena. Izugarrizkoa da”.

Bizikidetza politikoa vs. zonalde babestua

Anak azaldutako aniztasun hori arriskuan dago magnesita harrobi bat dela eta. Duela 13 urtetik dago martxan proiektua. Tamalez, magnesita oso mineral garrantzitsua da ingurumen, nekazaritza, abeltzaintza (ironikoki) eta burdingintzarako. Esplotaziorako baimenak lortzeko maniobra politiko, ekonomiko eta legalak bertan eta Nafarroako gobernuan mantentzen dira. Baztango lurraren %80a komunala da eta harrobia baso inguruan dago, bereziki babestuta dagoena.

“Material tonak aterako lituzkete. Makineria pisutsua pasatzeko sarrerak egingo lituzkete”, salatu zuen Maria Goienetxea Arrijuriak, Erdiz Bizirik plataformako kideak. “Altxor agroekologiko handi bat suntsitulo lukete eta, harekin batera, babestuta dauden fauna eta flora. Meatzeak 20 urtez funtzionatuko luke eta ondoren zulo erraldoi bat besterik ez genuke izango”.

Amaia Iturriria Barrenetxea abeltzainarentzat, naturaren kontrako halako krimena ez da onargarria, bertan bazkatzen baitute bere abereek. Amaiak, meatzeetan inbertitzen duen kapital handiaren aurka borrokatzeaz gain, gehiengoa gizonak diren lan-eremu bati aurre egin behar dio egunero. Irribarre egiten du traktorea gidatzen ikusten dutenean antzematen dituen begiradak gogoratzean.

Invocación a la Diosa de la Batalla

Amaiaren beste etsaietako bat 250 etxebizitza eta golf zelaia eraikitzeko dagoen proiektua da. Horrek ingurunea aldatuko luke, eta ura bezain garrantzitsuak diren baliabide naturalak eskuratzeko aukera galduko luke. Lekarozeko alkate ohia den Miren Meokiren aburuz, “baimenak Nafarroako Gobernuarekin kudeatzen ari dira, herriari hitza eman gabe. Eta ziurrenik baimena lortuko dute, aurrera baitoaz kudeaketak”.

Egunean zehar egindako partekatzeari esker, hobeto ulertzen dugu Klima Aldaketaren Gailurraren (COP25) porrota. Hala ere, emakumeek euren lurraldeetatik bizitzaren alde jarraituko dute borrokan. Baztango bailararen erdian, Morrigan deitu genuen, Guduaren Jaikosa zelta. Bizitza, lurra eta planeta erasotze ari dira, eta gu prest gaude eraso horri erantzuteko.

Garaldea talde ekofeministatik (Vega del Tajuña, Madril) zetorren ‘Malezas’ musika taldea bertan zegoen eta elkarrekin abestu genuen:

“…en la batalla, fuerza y coraje recibiré…”

Amaierako irrintziak, Zugarramurdiko sorginak esnatu zituen.

“…en la batalla, fuerza y coraje recibiré…”

 

 

Estekak

Foroko manifestua: ELIKADURA BURUJABETZA ETA LURRAREN DEFENTSA FEMINISTA BATENGATIK. Sakatu hemen.

Foroari buruzko albistea Erran.eus-en. Sakatu hemen.

Iruñeako foroko argazkiak:

DSC_0457

Elizondoko foroko argazkiak:

DSC_0313

No Replies to "Lurra, oinak, burua eta bihotza sentituz"

    Leave a reply

    Your email address will not be published.