‘Las mujeres decididas’, bigarren zatia

Idazlea: Sandra Beatriz Moreno Sorto

“Las mujeres decididas” dokumentalaren bigarren zatia garatzen den bitartean, Itxaso Dias eta Higinia Garay zuzendariak hainbat emanaldietan partze hartzen ari dira eta sari anitz jaso dituzte zinema jaialdietan. Hurrengo ekitaldia 2019ko urtarrilaren 23an izango da, Durangon, bertako Emakume Plataformak antolatuta.

Itxaso Diazek bere ardurapean lantalde profesional bat dauka dokumentalaren bigarren zatirako. Sei emakume arituko dira lanean emakumeek jasaten duten arazo larri bat tratatzeko: abortatzeko eskubidea. 2019an baliabide ekonomiko bila arituko dira, grabaketa prestatzen eta bidaiatzen. Oraingoan, El Salvadorren zentratuko dute dokumentala, bertan ematen diren zigor altuak direla eta: 30 eta 40 urte bitarteko espetxeratzeak eskatu ohi dituzte emakumeentzat.

Oraingoan, nobela grafiko bat ere egingo dute, eta bi lanak 2020 urterako egongo dira prest. Dokumentala eta nobela grafikoa Mundubat Fundazioaren #Emakumeguztiokgara kanpainaren baitan argitaratuko ditugu. Emakumeen erabakitzearen alde egiten duen kanpaina da hori, patriarkatuak eta sistema kapitalistak emakumeak nola zapaltzen dituzten erakustea xede duena.

Hasiera

Kanpainaren lehen zatia 2015eko urriak 15ean hasi zen, Performance batekin Bilboko Unamuno plazan. Bertan, ikusleek “Aborturako eskubidea erantzun patriarkalaren aurrean” ikerketa ezagutu zuten, Ane Garay eginikoa Mundubaten zuzendaritzapean. Ikerketa kartel eta postalekin aurkeztu zen, Higiniaren marrazkiekin, eta sare sozialetan ere elkarbanatu genituen. Ikusleek patriarkatuen biktimei animo mezuak idatzi zizkieten eta, ondoren, espetxeratuta zeuden emakumeei bidali genizkien.

Bigarren zatia bi urte geroago atera zen, 2017ko azaroaren 16an. Bilborocken “Las mujeres decididas” dokumentala aurkeztu genuen lehen aldiz. Dokumentalaren bigarren zatia, beraz, kanpainaren hirugarren fasea izango da.

“Dokumentalaren hari nagusia giza eskubideak urratu dizkieten emakumeen bizitza kontatzea izango da”, dio Itxasok. Hona hemen, bere hitzetan, zergatik sortu ohi duen dokumentalak horrenbesteko eragina ikusleengan: “Alde batetik, askok ez dute bertako errealitatea ezagutzen, ez dakite horrenbesteko debeku eta zigorra dagoenik. Bidegabekeria hutsa da!  Beste aldetik, atentzioa deitzen die nola dagoen eginda dokumentala. Ilustrazioek mezua gozotzen dute.”

No Replies to "'Las mujeres decididas', bigarren zatia"

    Leave a reply

    Your email address will not be published.