Jaio da ‘Ahots Defendatzaileak’, giza eskubideen defentsarako bozgorailua

Ahots Defendatzaileak Plataforma Mundubat Fundazioaren eta Nazioarteko Bake Brigaden ekimena da, eta maiatzak 28an aurkeztu zen Madrilen. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Madrilgo Udalaren finantzaketari esker garatutako proiektua da hori.

Ahots Defendatzaileak Plataformaren helburua antzeko borrokak dituzten erakundeak elkartzea da, nazioarteko elkartasun sare bat eraikitzeko. Sare horren xedea eskubideen urraketak geldiaraztea da, defendatzaileenak zein erakunde eta komunitateenak, eta haien eskaera eta borroketarako bozgorailu bilakatzea.

Webgunera (www.vocesdefensoras.org/eu) sartzen diren erabiltzaileek honen inguruan ikasteko aukera izango dute:

  • Hondurasen orientazio sexualagatik eta genero-nortasunagatik sortutako bereizkeriaren aurka borrokatzeko asmoz giza eskubideen defendatzaileen erakundeek garatzen duten lana.
  • Kolonbiako oroimen historikoa berreskuratzeko gaur egungo prozesuan eta bake-prozesuan eskaera etnikoak (indigenak eta afroak) kontuan hartzeko asmoz eskubideen defendatzaileen erakundeek garatzen duten lana.
  • Lurra eta lurraldea defendatzearren Guatemalako defendatzaileen erakundeek jasaten dituzten botere-harremanak eta haien eskubideak urratzeko arrazoiak.
  • Mugimendu feministak Mexikoko eskubideen defentsan daukan partaidetza.
  • Palestinaren okupazioaren testuinguruan, giza eskubideen defendatzaileen erakundeen aurka (defendatzeko eskubidea) egiten diren mehatxuak eta kriminalizazioa.
  • Saharako herriarentzako nazioarteko zuzenbidea defendatzeko asmoz Sahara Okupatuko (ASVDH) giza eskubideen defendatzaileen erakundeek garatzen duten lana.

Ondorengo eremu nagusiak lantzen ditu plataformak: lur eskubidea, defendatzeko eskubidea, feminismoa, LGTBI, memoria historikoa eta nazioarteko elkartasuna.

Ahots Defendatzaileak plataformak aipatutako gaien inguruko informazio zabala du bere webgunean. Ikerketak, albisteak eta bestelako informazioa du, baita erakunde zein pertsona mailan plataformara batzeko aukera.

No Replies to "Jaio da 'Ahots Defendatzaileak', giza eskubideen defentsarako bozgorailua"

    Leave a reply

    Your email address will not be published.