“Gobernu edota erlijio bakar batek ere ez du iritzirik eman behar abortuaren inguruan”

Aldarrikapen egunak bizitzen ari gara. Gero eta gehiago dira #M8ko Greba Feministarako prestatzen ari diren musika, bideo, kontzentrazio eta ekintzak. Mundubat Fundazioko Genero eta Komunikazio Departamentuek Itxaso Diazi elkarrizketa bat eginez hasi nahi izan dugu martxoa. Itxaso Diaz “Las mujeres decididas” dokumentaleko zuzendarietako bat da, Emakumeon Erabakitzeko Eskubideen Kanpainaren barnean egin zena. Gaur egun, sari eta aipamen garrantzitsuak biltzen jarraitzen du eta, gainera, hainbat tokitan egiten ari dira emanaldiak nazioarte mailan.

Mundubat: Martxoa oso hilabete garrantzitsua da Las mujeres decididas dokumentalarentzat. Martxoak 1ean bi sari jaso ditu Ciudad Realeko Nazioarteko Sentsibilizazio eta Film Labur Solidarioen Jaialdian: “Amerika” sailean, Film Labur Dokumental Onena eta Zuzendari Onenak sariak lortu dituzue. Zer esanahi dute zuentzat bi sari hauek?

Itxaso Díaz: “Sari bikoitz honek egin dugun lana balioan jartzen du eta, noski, agerian uzten du dokumentalak lantzen duen gaia”.

Dokumentala Brasilgo 5. Zinema Feminista Jaialdian ere aukeratu dute, 2019ko martxoaren 8tik 7ra bitartean antolatuko dutena. Zergatik uste duzu izan dela horren arrakastatsua?

“Dokumentalak iruditeri kolektiboarengan eragiten duen gai bat lantzen du. Ia ezezaguna den errealitate bat ikusarazten du; El Salvador eta Honduraseko emakumeen eskubideen urraketa, hain zuzen ere. Eta errespetutik eta sentikortasunetik kontatuta dago errealitate hori.

“Higinia Garayren ilustrazioek berotasuna ematen diote eta enpatia sentitzea errazten dute, oso zaila baita horren gai latza bereganatzea.”

Dokumentala Boliviako “Bajo Nuestra Piel” Jaialdian eta Madrilgo Giza Eskubideen Jaialdian emango dute; nola uste duzu lagunduko duela horrek emakumeon eskubideak indartzeko?

“Dokumentalak munduan zehar bidaiatzeak mezua zabaltzen laguntzen du eta lagungarria izan daiteke ere emakumeon giza eskubideak urratzen diren testuinguruetan; abortuaren debekua arazo sozial bat den testuinguruetan, bereziki”.

Nola biziko duzu M8, Emakumeen Nazioarteko Eguna?

“Borrokatzen eta aldarrikatzen… Dokumentala sare sozialetan partekatzen”.

Zergatik da garrantzitsua Las mujeres decididas bezalako lanak kaleratzea?

“Bidegabekeria sozialen aurrean ikusleak zerbait egin dezan bultzatzen dutelako, bidegabekeriei ahotsa ematen dietelako”.

¿Su militancia feminista le ayudó a comprender mejor la dura realidad que padecen las mujeres salvadoreñas y hondureñas?

“No me definiría como militante feminista, sino más bien como humanista. Para mí lo importante somos las personas, nuestro bienestar y nuestros derechos. La cuestión de la interrupción del embarazo debe de ser una decisión personal sobre la que ningún gobierno ni ninguna religión tenga derecho a opinar”.

2019 erdialdean Las mujeres decididasen bigarren zatia grabatzen hasiko zarete, zein izango da istorioaren funtsa?

“Fase berri honetan, El Salvadorreko emakumeen istorio pertsonaletan oinarrituko gara. Hilketagatik salatuta eta espetxeratuta izan direnen istorioa kontatuko dugu.

“Dokumental berri bat egiteaz gain, nobela grafiko bat landuko dugu, baita arte eszenikoko lan bat ere; hainbat euskarri erabiliko ditugu, ikuslego handiago batera iritsi gaitezen”.

Non dago gakoa emakumeon giza eskubideak errespeta daitezen?

“Sen ona; emakumeak direna bezala aintzat hartzen: gizakiak”.

 

ESTEKAK

Nota: “Las mujeres decididas, bigarren zatia” Sartu hemen

Nota: “Noche de cine para Las mujeres decididas” Sartu hemen

“Las mujeres decididas”-en trailerra:

No Replies to "“Gobernu edota erlijio bakar batek ere ez du iritzirik eman behar abortuaren inguruan""

    Leave a reply

    Your email address will not be published.