Gerrarik ez ordaindu, egizu Eragozpen Fiskala

Ba al zenekien zure zergekin gerra finantzatzen dutela? Berri onak ditugu, ordea:Errenta-aitorpena egitean, uko egin dezakezu.

Gerra Gizadiaren kontrako krimena da. Guk bezala, mundu justu bat eraiki nahi baduzu, ez ezazu gerra babestu eta borroka dezagun elkarrekin zergatiko guztiak ezabatzeko!  Onartezina da inbertsio sozialetatik kentzen ari diren baliabideak gastu militarrean xahutzeko: hezkuntzatik, genero-indarkeriaren aurkako ekimenetatik, Osakidetzatik, ingurumenaren zaintzatik, garapenerako lankidetzatik, eta abar.


Ez dut gerrarik finantzatu nahi, baina nola egin dezaket Eragozpen Fiskala nire errenta aitorpenean?
Eragozpen Fiskalerako kanpainak bulegoak jarri ditu abian aurten ere Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Aurretiko hitzordua eskatuz gero,errenta-aitorpena egingo dizugu dohainik, Eragozpen Fiskala barne. Beraz, ADI EGON!


Bizkaian bizi bazara eta Ogasunak errenta aitorpen proposamena bidaltzen badizu, bota ezazu atzera. Gipuzkoan edo Araban bizi bazara eta Ogasunak errenta aitorpen proposamena bidaltzen badizu, ez baieztatu.

Informazio gehiago:
WWW.ERAGOZPENFISKALA.ORG
609 469 599

Mila esker Eragozpen Fiskalerako kanpainan parte hartzen dugun euskal erakunde guztion partez,

Argitan, Asociación Vasca de Apoyo a Fiare, Bake-Ekintza Antimilitarista,CEAR Euskadi, Ekologistak Martxan, ESK Sindikatua, La posada de los abrazos, Kakitzat Koordinakunde Antimilitarista, KEM-MOC Bilbao, Mugarik Gabe, Medicusmundi Araba,  Mundubat, REAS Euskadi, Setem Hego Haizea, Ongi Etorri Errefuxiatuak
GERRA HEMEN HASTEN DA,
GERA DEZAGUN BERTAN

No Replies to "Gerrarik ez ordaindu, egizu Eragozpen Fiskala"

    Leave a reply

    Your email address will not be published.