Eskuragarri dago App-Quds, Ekialdeko Jerusalemen turismo etikoa egiteko aplikazioa

App Qudsi esker, bisitariek turismo etikoa egin ahal izango dute Jerusalemen eta Palestinar Lurralde Okupatuetan. Horrela, bertan bizi diren pertsonen eta kulturen eskubideak errespetatzeko aukera izango dute lurraldea bisitatzen ari diren bitartean. Aplikazioa Boss Brothersek eta Mundubat Fundazioak garatu dute, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren finantzaketarekin.

App Qudsek Palestinar Lurralde Okupatuetan turismo ‘jasangarri eta arduratsua’ egiteko gonbidapena zabaltzen die bidaiariei. Palestinarren eguneroko errealitatea hobeto ezagutzeaz gain, App Quds palestinarren eskubideak berma daitezen eskatzeko tresna ere izan daiteke bertara doazen turistentzat.

App Qudsen helburua argia da: Bisitariek jakin dezatela, Lur Saindua eta Jerusalem bisitatzen ari direnean, Palestina ere bisitatzen ari direla. Palestinar Lurralde Okupatuetan turismo etikoa sustatzeko egin den lehen aplikazioa da hori.

 

Doan dago eskuragarri GooglePlay eta AppStoren.

No Replies to "Eskuragarri dago App-Quds, Ekialdeko Jerusalemen turismo etikoa egiteko aplikazioa"

    Leave a reply

    Your email address will not be published.