Emakumeen aurkako indarkeriak. Pluralean.

Gaur, azaroak 25, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Mundubat Fundaziotik ez dugu indarkeria aipatu nahi, indarkeriak baizik. Pluralean. Zergatik? Indarkeria eraso fisikotik haratago doalako.

Emakume anitzekin egiten dugu lan Mundubaten, baina beti topatzen dugu ezaugarri bat amankomunean: emakume izateak bazterkeria gehiago eragiten ditu. Horren adibide argia ikusten dugu Kolonbiako mendebaldeko erakunde indigena eta afro-ondorengoekin sustatzen dugun proiektuan. Beraiekin lan egiten dugu emakumeek jasaten dituzten indarkeriak ezabatzeko, gatazka armatuaren baitan indarkeria gehiago jasaten baitituzte. Behealdean ikus dezakezu erakunde horien borroken inguruko bideoa.

  • Emakumeok bazterkeria jasatea gure jatorri edota arrazarengatik indarkeria da.
  • Emakumeok erakunde eta erabaki-espazioetan nahikoa ordezkapen ez izatea indarkeria da.
  • Emakumeak isilaraztea gure eskubideak aldarrikatzen ditugunean indarkeria da.

Horregatik Mundubatek eta gure lagun diren erakundeek ozen diogu EZETZ emakumeon kontrako indarkeria mota guztiei. Mundua feminismotik eraldatzera goaz!

 

No Replies to "Emakumeen aurkako indarkeriak. Pluralean."

    Leave a reply

    Your email address will not be published.