EAC, ezagutzak elkarbanatzeko eskola

Testua eta argazkiak: Sandra Beatriz Moreno Sorto.

Luzerako indarra duela erakutsi digu ‘Escuela de Acción Campesina (EAC)’ eskolak, 2019/2020 ikasturterako antolatu duen lehenengo mintegian. Irailaren 20tik 22ra ospatu zuten ikasturtearen hasiera Durangon. Landa eremua defendatzeko eta haren alde borrokatzeko gazte grina ikusi genuen bertan. EAC formazioak bost urte daramatza martxan, eta Nekazari eta Abeltzainen COAG koordinadorako eta ‘Plataforma Rural’ sareko gazteriak parte hartzen du bertan.

Esku urduriak. Oinak etengabeko mugimenduan. Begirada biurriak. Nekazari edota abeltzain izanik soilik lortu daitezkeen gorputz osasuntsu eta indartsuak. Argi eta garbi dugu EACeko ikasleak apartekoak (eta apartak) direla. Mintegiaren hasieran egindako aurkezpenek taldearen aniztasuna islatzen dute:

Lucía, Araba, abeltzaina; Claudia, Palentzia (Nikaraguan jaioa), erakunde baserritarren laguntzailea; Encarni, Malaga, nekazari eta abeltzaina; Borja, Bizkaia, nekazaria; Manu, Valentzia, baratza agroekologiko baten jabe; Berenice, Elorrio, abeltzaina; Aurora, Sevilla, nekazaria; Luis, Kantabria, baserritarra; Sergio, Margarita, nekazaria; Miguel, Zaragoza, kooperatibista eta nekazaria; Arturo, Valentzia, mahastizaina; María José, Jaen, kooperatibista eta nekazaria; Silvia, Portugal, nekazaria; Águeda, Asturias, “arbasoen ezagutza berreskuratzen” eta baso jangarrietan langilea; Jon, Araba, bere lurraldean dibertsifikazioa lantzeko erronka duen nekazaria…

Agur dogmei

EACn ezer ez dute ziurtzat jotzen. Dena jartzen da zalantzan. Eztabaidatzen da. Hausnartzen da. Baina xede nagusia zera da: gazte bakoitzak bere erakunde, kooperatiba, elkarte edota sarearentzako ekintza planak sortuko dituzte. Helburua? Entitate horiek indartzea.

  • “Zeri deitzen diozu ekintza plana?” – galdetu dio ikasle batek COAGeko kide eta formazioko tutore den Marta Piquerasi.
  • Adibide gisa, Piquerasek ikasle ohi baten ekintza plana azaldu du: Ikasle horrek COAG Valentziaren lana sare sozialen bidez gehiago hedatu nahi zuen eta albistetxoak argitaratzen hasi zen. Lan horren eragina nabarmena izan zen. Aholku baliotsua eman du ere tutoreak: “Ekintza plana egiten ari zareten heinean, egiten ari zaretena sinetsi ezazue!”

Ekintza plana norberaren erakundearekin garatu behar dutenez gero, entitateentzako erabilgarria izatea beharrezkoa da. Hori bai: “Ez ezazue emaitza harrigarririk behar duen prozesurik bilatu”, dio Piquerasek.

Proiektua txikia edo handia bada ere, gazteek ezagutza horiek landa eremuan praktikan jartzearekin baliogarria da jada, euren erakundeetako buruzagi baitira. EACn irabaziko duten hori elikadura burujabetza eta agroekologiaren mundurako ekarpen baliotsua izango da.

Nazioarteko kategoria

“’Escuela de Acción Campesina’ paregabekoa da, buruzagi sindikalak hezitzen dituelako. Bost urteko lanaren ondoren, erreferente bilakatu da Via Campesinan”, azaldu du Nello Schisanok, Mundubat Fundazioko Elikadura Burujabetza eremuko arduradunak. Mundubatek ondorengo erakundeekin batera babesten du EAC: COAG, EHNE Bizkaia, Colectivos de Acción Solidaria (CAS), Instituto de Sociología y Estudios Campesinos (ISEC) eta Amigos de la Tierra y Justicia Alimentaria.

EACeko koordinatzaile berria ikasle ohia ere bada: Toño Romé. Él valoró como positivo que es una Escuela no reglada, donde lo importante es el proceso y la experiencia de cada participante. “Loturak egingo ditugu”, dio Romek. “Lurralde bakoitzeko ezagutzak transmititzea da garrantzitsuena. Badakit noberaren ezagutzak anitzak direla; abeltzaintza, nekazaritza, mahastizaintza… eta norberak ardura asko dituela bere finkan, baina eskola serioski hartzeko eskatzen dizuet.”

Beraz, hasi da landa eremua defendatzeko tresna berriak ikasteko unea, gazteek lehenbailehen lidergoa hartzea behar baitugu. Gaitegiari hasiera emateko, honakoa izan da taldeari egin dioten lehenengo galdera: Denak sentitzen al zarete baserritar?

 

ESTEKAK

‘Incorporación de Jóvenes al campo en España’ ikerketa (gaztelaniaz). Sakatu hemen.

‘Escuela de Acción Campesina’-ren hastapenen liburua. Sakatu hemen.

#GazteBaserritarrakBorrokan:

‘El campesinado comparte conocimientos’ bideoa:

 

 

 

 

 

No Replies to "EAC, ezagutzak elkarbanatzeko eskola"

    Leave a reply

    Your email address will not be published.