Palestina

Mundubat-en lana Palestinan

Palestina

Gaur egun, oraindik, palestinarrak atzerritarrak dira euren lurrean bertan, Israelgo estatuak euren estatu librea eta subiranoa sortzeko aukera ukatzen dielako. Gazan eta Zisjordanian bizi diren hiru milioi inguru lagunek, Israelen bizi diren milioi bat lagunek eta errefuxiatuta bizi diren seitik gora milioi lagunek euren bizimodua askatasunez aukeratzeko legezko eskubidea aldarrikatzen jarraitzen dute.

Nolanahi ere, AEBek ematen dioten laguntzari esker, Israelek ez ditu Nazio Batuen ebazpenak betetzen. Izan ere, behin baino gehiagotan (35 aldiz) eskatu diote 1967ko mugetatik alde egiteko eta okupatutako lurraldeetan finkatutako kolono juduen kokaguneak desegiteko.

Palestina

2001eko irailaren 11ren ostean, Ariel Sharonen gobernuak eraso militarra
jarri zuen abian, Palestinako gizartearen oinarri ekonomiko, sozial eta
politiko guztiak behin betiko suntsitzeko asmoz.

Nahiz eta mende erdian zehar okupatuta bizi, eraso militarrak pairatu,
Nazio Batuen ebazpenak urratu, baliabide ekonomikoak inoren kontrolpean
egon, euren Giza Eskubideak zapaldu eta Israelen errepresioa etengabe
jasan, herri hau ez da makurtu, bere oinarrizko eskubideak behin eta
berriro zapaltzen dituztela ikusten ohituta badago ere: bizitzarako,
osasunerako, hezkuntzarako, etxebizitzarako, zirkulazio librerako,
lanerako… eskubidea.

Mundubat-en lan-lerroak

Palestina

Giza Eskubideak. Biktimen babesa eta gerrako krimenen salaketa. Bi erkidegoen arteko elkarrizketa bultzatzen duen Alternative Information Center (AIC) erakunde israeldar eta palestinar mistoaren proiektuetarako laguntza.

Osasuna. Klinikei sorgailu elektrikoak, ur-andelak, medikuntzako tresnak eta sendagaiak emateko egitasmoak. Era berean, indarkeriaren biktimak diren umeei eta elbarriei laguntza psikosoziala eskaintzeko eta diabetea prebenitzeko egitasmoak ere garatzen dira bertan.

Nekazaritza-giroko erkidegoekin batera herri-garapenerako estrategian garatutako lana: erkidegoko zentroak hornitu, familien baratzeak bultzatu, emakumeak sustatzeko egitasmoak jarri abian, ur-putzuak sortu, ur beltzak bideratu, gazteentzako prestakuntza-tailerrak antolatu eta kulturako ekimenak sustatu.

Preso politikoen gizarteratzea. Gaur egun, Israelgo kartzeletatik irteten diren palestinarrei ematen zaie laguntza, informatikako arloan prestatzeko egitasmoen bidez eta auzien jarraipen juridikorako laguntzaren bidez, euren giza eskubideak errespetatu egiten direla bermatzeko.

Erakunde lagunak

Palestina– Health Work Committees (HWC)

– Alternative Information Center (AIC)

– Palestinian Prisoners’ Society (PPS)

– Psicosocial Counselling Center for Women (PCCW)

– Spafford Children Center

– Oasis Workshop

– Union of Health Care Committees

– International Palestinian Youth League

Loturak