Nikaragua

Mundubat-en agerpena Nikaraguan

NicaraguaMundubat 1994an hasi zen Nikaraguan lan egiten. Gerraren ondoren desmobilizatutako biztanleen ekonomia sendotzeko proiektua jarri zuen abian. Proiektu hori Chontaleseko departamenduan garatu zen, gatazka armatuan gehien sufritu zuten eskualdeetako bat zen eta.

Garai hartan desmobilizatuen taldeekin egindako lanari esker, geure lana zehaztu ahal izan genuen, gizarteko beste sektore batzuetara zabaltzeko. Horrela, bada, harrezkero, sektore zaurgarrienen garapen sozio-ekonomikoa sustatzeko osagaiak eskaintzea da jarduketa-lerro nagusia.

NicaraguaHona hemen Mundubatren lanaren oinarrizko abiaburuak: autogestionatutako lan autonomoaren baldintzak hobetzeko apustua, nekazarien eta hiritarren erakundeen sareen finkapena, biztanleen partaidetzaren sustapena eta tokian tokiko boterearen menpe dauden taldeentzako atentzioa, emakumeen kasuan gertatzen den bezala.

Garapenaren aldeko apustu hori hondamendi naturalek erasandako eremuetan ere jarri da abian; esate baterako, 1998an Mitch urakanaren erasoa nozitu zuten eremuetan. Garai hartan, El Viejoko eta Malacatoyako emakume eta gizonek argi eta garbi utzi zuten urakanak euren etxeak eraman zituela, baina euren duintasuna eta etorkizun hobea eraikitzeko itxaropena, ez, ordea.

Jarduketa-testuingurua

NicaraguaHerrialdeak kanpoko zor ikaragarria duenez, ez du garatzeko aukerarik. 2000. urtearen hasieran, 6.500 miloi dolarrekoa zen (BPG nazionala baino hiru aldiz handiagoa).

Baliabide naturalak ustiatu egiten direnez eta produktu transgenikoak erabiltzen direnez, basoko baliabideak murriztu egiten dira. Horrez gain, meategiak inolako neurririk gabe ustiatzen dira eta esportaziorako nekazaritza-baliabideak galtzen dira.

Esportaziorako nekazaritza-eredua krisian dagoenez (adibidez: kafearen krisia), nekazaritza-giroko biztanleak gosez hiltzen dira. Milioi batetik gora lagunek (biztanleen %24,2) dolar bat baino gutxiago dute bizitzeko.

Aberastasunak desberdintasunez banatu direnez, bazterketa-guneak gehitu egin dira eta AEBetarako migrazioak sustatu dira aldi berean.

Oinarrizko baliabideak pribatizatu egin direnez (elektrizitatea, osasuna, ura), gutxi batzuentzat baino ez da izan onuragarria eta desberdintasunak handitu egin dira.

Mundubat-en lan-lerroak

NicaraguaHerrialdeko sektore txiroenentzako autonomia ekonomikorako laguntza. Ezinbestekoa da euren jasangarritasun ekonomikoa ziurtatzea, agerpena dugun erkidegoetako nekazariei transferitzeko ekintzen jarraipena bermatzeko eta kostu horiei aurre egiteko gaitasuna duten sektoreei zerbitzuak eskaintzeko ahalmenak sendotzeko.

Tokian tokiko merkatuen sustapena. Erakundeak sendotzen lagundu, kreditu-osagaiak eta nekazaritzako, abeltzaintzako zein kudeaketako teknologiaren transferentzia betearazten dituzten organismoak dira eta.

Erkidegoaren antolamenduaren bultzada. Hezkuntzako eta kulturako ekimenak garatu. Nekazaritza-giroko eta hiriko biztanle baztertuen garapena sustatu, eta horretarako, antolatzeko eta kudeatzeko dituzten gaitasunak sendotu.

Hiritarrek tokian-tokian parte hartzeko prozesuen hobekuntza. Hiritarren partaidetza sendotu udaletan. Alkatetzekin lankidetza teknikoa garatu, tokian tokiko botereak sendotzeko. Hiritarren partaidetza bultzatu, gaur egungo sistemak parte hartzeko ezarritako arauei eta aukerei buruzko prestakuntzaren bidez. Era berean, antolatutako erakundeak finkatu eta hezkuntzako zein kulturako ekimenak sustatu.

Parte hartzen duten arloetan emakumeek jasaten duten menpetasunaren aurkako borroka, Garapenerako Generoa ikuspegiaren bidez. Generoaren ikuspegi hori gure erakundearen ezaugarri bereizgarria izango da. Horrez gain, emakumeen aldeko bazterketa positiborako joera da nagusi edo, gutxienez, lehentasuna ematen zaio antolamenduan, hezkuntzan eta ekoizpenean emakumeekin egindako lanari.

Erakunde lagunak

Nicaragua– Colectiva de Mujeres de Masaya: http://www.wix.com/mujer_y_salud/colectiva-de-mujeres-de-masaya

– Fundación para la Promoción y el Desarrollo Municipal. Fundación Popol Na

– Asociación de Trabajadores del Campo (ATC)

– Centro para la Promoción, la investigación, y el desarrollo rural y social (CIPRES)

– Nicaraocoop

– Asociación para la Promoción y el Desarrollo Integral Comunitario (ASPRODIC)

– Asociación para el apoyo de la nueva familia en Nicaragua (ANFAM).

Loturak