Claudia, Maritze eta Maricel taupadaka dabiltza Madrilen

Hirurak Kolonbiatik datoz. Hirurak dira Lurraren eta Giza Eskubideen Defendatzaile eta, horregatik, arriskuan daude. Haien borrokan laguntzeko, Madrid Protege programak hiru hilabetez edukiko ditu Madrilen. Haiei esker, zergatik ez diren gelditzen jakiteko aukera izango dute Madrilen.

2019ko otsailaren 18an Claudia Pai,Awa lider indigena da eta bere komunitatearen eskubideen alde egiten du borroka, UNIPAren bidez (Unidad Indígena del Pueblo Awá) Tumaco aldean, Ekuadorren mugan.

Claudia Pai UNIPAko Emakume eta Familia alorreko aholkularia da. Madrilera iritsi baino lehen (2019-02-08), UNIPAk komunikatu bat argitaratu zuen esanez Awa biztanleriarenganako jazarpenak, mehatxuak eta erasoak asko gertatzen direla. Gainera, komunikatu horrek Andeetan zehar dagoen oliobidearen eztanda ere aipatzen du. Eztanda horrek suteak eragin zituen eta Awa herritarren lekualdatzea eragin zuen. Talde armatu ilegalak haien etxean sartzen ari dira indarkeriaz eta familia osoak lekualdatzera behartzen ari dira.

Beldurraren estrategiak jarraitzen du

Iván Duqueren Gobernuak (2018ko abuztuaren 7tik) berri txarrak ekarri ditu Awa herriarentzat: lau hilketa gertatu dira, lekualdatze amaigabeak daude eta 64 lider (besteak beste, Claudia Pai) mehatxatuta bizi dira. Gobernu nazionalaren ardura handiagotzen da kontuan hartuta Awa herriak ez dituelako Giza Eskubideen Batzorde Interamerikarrak bultzatzen dituen aurreikuspen neurririk hartzen.

Beraz, Gobernuak ez dionez arazo horiek erantzun ez dutenez, UNIPAk giza eskubideak defendatzen dituzten erakunde internazional, nazional eta tokikoei laguntza eskatu die haien borroka eta erresistentzia prozesuan. Erantzun horietako bat Claudia Paik Madrid Protege programan parte hartzea izan da, Mundubat Fundazioak gidatzen duena.

“Krisi garaian, elkartasunak egiten du bakerako bidea”, dio Awa herriak.

Erresistentzia adierazten

Madrilen dago ere Maritze Trigos Torres.  Maritzek konpromezu politiko eta erresistentzia handiz lan egiten du biktimen erakundeekin, bereziki Asociación Familias Víctimas de Trujillo-Vallerekin (AFAVIT) 1986 eta 1994 bitartean gertatutako masakrearen inguruan egiten du lan. Masakre horrek 342 biktima utzi zituen eta, Estatu Kolonbiarrak barkamena eskatu bazuen ere, giza eskubideak urratzen jarraitzen dute: AFAVIT eta beste lagun batzuek mehatxuak jasotzen dituzte oraindik justizia eta egia aldarrikatzeko bidean. Masakrearen ondoren, beste 100 hilketa gertatu dira.

Maritze Trigos Torresek “Trujillo: Desafío de Resistencia” idatzi zuen. Darío Betancurren (1999) esaldi batekin hasten da irakurketa:

“Callar es una forma de morir,

Olvidar es una forma de matar,

El silencio no es una alternativa”.

Irakurketa jarraituz gero, Maritze Trigos Torresek “basakeria egiaztatu” duela dio. Eta, dirudienez, indarkeria horrek, geldiarazi beharrean, indarra sortu zuela beregan AFAVITekin batera justizia soziala eta bakea aldarrikatzeko. Bere hitzetan, gatazka armatuan bizitako esperientziekin elikatu zen eta, egarria izan zuenean, “erresisentziaren putzutik edan” zuen.

Ziur gaude asko ikasiko dugula lider kolonbiar horrengandik, aurpezpen ekitaldian (2019-02-11) bere borroka goiburua partekatu zigun:

“Eutsi, segi eta sekula ez etsi!”

Palenquetik

Madrilen dagoen hirugarren giza eskubideen defendatzailea Maricel Sandoval Solarte, Asociación de Consejos Comunitarios del Norte del Caucakoa (ACONC). Hamalau urte daramatza zerbitzu komunitario eta sozialetan lanean. Palenqueko Giza Eskubideen, Osotasun Etnikoaren eta Kulturaren koordinatzailea da.

Emakume beltza gisa definitzen du bere burua. Sutsua. Bere lana dela jaso dituen mehatxuak erabakigarriak izan dira Madrid Protegen parte hartzeko.

“Lurra bizita da eta bizitza ez dago salgai, maitut eta defendatzen da”. Hori da ACONCen goiburua. Erakunde horrek 43 kontseilu komunitario ditu eta haien liderra da Maricel Sandoval Solarte. Kaleratze eta lekualdatze egoera asko jasan ditu hainbat talde armaturen eskutik (baita Estatutik ere). Talde horiek haien lurraldeetako aberastasun eta baliabide naturalak bereganatu nahi dituzte.

Gaur egun, ACONCek biktimizazioa ekiditen du eta nazioareko komunitateari giza eskubideak bermatzeko eskatzen dio, adi egoteko bizitzen dituzten mehatxuei, baita “Garapen” alorrek biztanleria beltzean egiten dituzten eraso fisikoei ere. “Garapen” alor deritzoten buru dira kapital nazionalak eta multinazionalak, kapitalismo basatiaren islada direnak eta negozioa egiteko aukera badute komunitate osoak suntitzeko gai direnak.

“Garapen” alorraren aurrean, Maricel Sandoval Solartek eta ACONCek oihu egiteko eskatzen digute: “Herriak ez du amore ematen, ‘carajo’!”

 

ESTEKAK

Madrid Protegeren webgunea (gaztelaniaz) Sakatu hemen

UNIPAren Facebooka (gaztelaniaz) Sakatu hemen

AFAVITen Facebooka (gaztelaniaz) Sakatu hemen

“Trujillo: Desafío de Resistencia” testua (gaztelaniaz) Sakatu hemen

ACONCen Facebooka (gaztelaniaz) Sakatu hemen

Procesos de Comunidades Negrasen Webgunea (gaztelaniaz) Sakatu hemen

Madrilgo Komunitatearen albistea (gaztelaniaz) Sakatu hemen

La Vanguardia (gaztelaniaz) Pinchad aquí

Diario Madrid (gaztelaniaz) Sakatu hemen

Cadena Ser (gaztelaniaz) Sakatu hemen

 

No Replies to "Claudia, Maritze eta Maricel taupadaka dabiltza Madrilen"

    Leave a reply

    Your email address will not be published.