Amantal zuriak haurtzaindegietan

Jatorrizko testua, gaztelaniaz: Sandra Moreno / Itzulpena: Olaia Pérez Imirizaldu

 

Benetako erronka izan zen entzuleen arreta mantentzea Auserdeko Wilaya haurtzaindegietan, baina Joaquín Lobera, 73 urteko pediatra erretiratuak bere helburua lortzeko hamaika estrategia zituen. Gainera, Mundubat Fundazioaren Mediku Talde Boluntarioa osatzen duten beste kideen laguntza eduki zuen: Bachir Haboub eta Iratxe Goldarazena erizainak, zeinak saharar errefuxiatu kanpamenduetan lan misioak aurrera eramaten dituzten Tindufen, Argelian. Mariam Mohamad Saleh erizaina ere taldera batu zen.

2019ko otsailaren 19tik martxoaren 5era hiru eta bost urte arteko haurrak talde medikoak emango zituen Elikadura eta Nutrizio, banakako Higienea, Higiene soziala, Higiene kolektiboa eta Lehen Sorospen inguruko hitzaldien zain egon ziren. Haiez gain, zaintzaile eta amek Espainiako estatutik iritsitako talde medikoarekin ezagutzak partekatzeko aukera izan zuten Auserdeko sei haurtzaindegietan.

“Ezagutzen dudan gai bat da”, ziurtatu zuen Loberak haurrekin lan egiteak zer suposatzen duen galderari erantzunez. “43 urteko esperientzia daukat. Umeak harkorrak dira gaiak modu ludikoaz aurkeztuz gero. Jolas kooperatiboekin disfrutatu eta ikasten dute. Adibidez, borobilean jarri genituen eta eskuak sehaska moduan jartzeko eskatu genien. Nik panpintxo bat eman nien eta eskatu nien: ‘ez dadila erori. Bata besteari pasatu ezazue zeren laguna guztion artean zaindu behar dugu…’. Horrela zaintzearen garrantzia ulertu zuten, beti haiek zainduko duen pertsonaren bat egongo dela: zaintzailea, ama, aita, lagunen bat…”.

 

Abesti baten oparia

 

Bigarren astean, Lobera haurtzaindegietako betera itzuli zenean, ustekabe batekin egin zuen topo: haurrek higieneari buruzko abesti bat antzeztu zuten. Zirrarak esperientziadun pediatra gainezkatu zuen, zeinak hiru urteetan jada bost misio aurrera eraman dituen. Auserdeko Erietxean egindako kontsultez gain, haurtzaindegietan sahararrekin zuzenean lan egiten zuen bigarren aldia zen hau.

Amekin izandako esperientzia ere ahaztezina izan zen. Aparteko aukera izan zen gai berean interesatuta eta arduratuta zegoen horrenbeste jende edukitzea. Askatasun osoz eztabaidatu, diskutitu eta hizketan aritu ziren. Horrez gain, pediatra eta erizainekin zalantzak argitzeko aukera probestu zuten. Hala ere, ezagutza-trukaketa bi norabidetakoa izan zen; izan ere, amek beren eguneroko esperientziak partekatu zituzten, besteak beste, erredura bat nola sendatzen duten. Amaieran, amek hurrengoa eskatu zuten: “itzul zaitezte. Ez gara hitzaldi honetan parte hartzeaz batere damutzen. Errepikatu beharko genuke”.

Oharra hartu dugu. Mundubat-eko Mediku Talde Boluntarioak eztabaidatuko du, zeinak saharar errefuxiatuak laguntzeko lerro estrategikoen nondik-norakoak erabakitzen dituen. Bertan Bachir Haboub, 26 urteko erizain sahararren ahotsa entzungo da ziurrenik. Haboub-ek ekintza medikoa modu positiboan aintzat hartu zuen;  izan ere, haurrek interes handia erakutsi zuten, eta ama eta zaintzaileekin haurtzaindegietan jorratutako gai berdinak kontrastatu ziren. “Beherakoa duen haur txiki batentzako dieta zehaztu zen. Edo mugitzen ez bada, agian arazo fisiko edo emozional bat duelaren lehen seinalea izan daiteke. Esperientzia polit eta guztiz interaktiboa izan zen” azaldu zuen.

 

Prebentzio eraginkorra

 

Bere misio kidea, Iratxe Goldarazena, haurtzaindegietan egindako osasun heziketa gaixotasunak modu eraginkorrez saihesteko modu gisa aintzat hartu zuen, eta erietxeko kontsultak gutxitzeko ziurrenik ere. Izan ere, desnutrizioa borrokatzen eta oinarrizko higienea mantentzen jakitean haurtzaro osasuntsuago bat edukitzen da. 22 urteko erizainaren lehenengo aldia zen errefuxiatuen kanpamentuetan misio batera zihoala. “Aste horietan zehar zer egin eta zer ez zehaztu zen, bai eta anemiak nola ekidin. Oso erabilgarria izan zen guztia” aitortu zuen pozik bertako haurtzaindegietan egindakoaz hitz egitean eta berehalako etorkizunean  lan egitera itzuliko dela hitz eman du.

Hortaz, inork ez du zalantzan jartzen Saharako haurtzaindegietan egindako misio medikoa. Duela urte bat lehenengo fasea egin zen, gosari osasuntsuekin. Orduan, pertsonal medikoa wilaya bakoitzeko bi haurtzaindegietara mugatu zen, eta elikadura gaia baino ez zuen garatu; bigarren fase honetan gaitegia zabaldu zen eta wilaya bateko haurtzaindegi guztiak jorratu ziren: Auserd, non haurrek beren lagun berriak, Lobera pediatra eta bere erizain taldea, laster berriz ikustea eskatzen duten.

No Replies to "Amantal zuriak haurtzaindegietan"

    Leave a reply

    Your email address will not be published.