Agroekologiak udaberria dakar landa mundura

 

Argazkiak eta testua: Sandra Beatriz Moreno Sorto / Itzulpena: Olaia Pérez Imirizaldu

 

Amorebietan egindako Nekazaritza Agroekologikoari buruzko Sinposioaren data neguaren itxiera izan zen, udaberria zetorrela aldarrikatuz.

Zornotzako Barnetegia, Nekazaritza Agroekologikoari buruzko Sinposioaren egoitza.

2019ko martxoaren 14, 15 eta 16an zehar, hotza baino epela izan zen eguraldia, ernamuintzeko ezin hobea. Natura negutu ondoren kolorez janzten den bezala aldatu genituen arropak, eta honen antzera agroekologiari buruzko iritziak birbobinatzearen beharra agertu zen, landa-bizimodua aukeratu duten emakume eta gizonen topaketak aurrera egiten zuen bitartean.

EHNE Bizkaiak (Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna) eta Mundubat Fundazioak antolatu zuten ekitaldia beren Elikadura Burujabetza Ardatzaren baitan. Lehenengo eguneko agenda “Lurra eta emankortasuna” izan zen; bigarrena “Jarduera agroekologikoak” eta amaitzeko “Elikadura-estrategiak” jorratu ziren. Entzulegoari emandako dokumentu anitzen artean agroekologiaren esanahia La Vía Campesinaren ikuspuntutik laburbiltzen zuten orri batzuk zeuden. Bertan irakurri zitekeen: “Agroekologiak bizitza-zikloan elkarrekin egotera gonbidatzen gaitu. Honek esan nahi du lurraren gain-hartzearen eta gure ekintzen kriminalizazioaren zikloaren kontra ere elkarrekin egon behar garela”.

Artikuluaren beste paragrafo batean adierazten zen agroekologiak bizi garen elikadura-sistema, landa-eremuaren elikadura-industrial eta horrela deitutako Iraultza Berde eta Urdinaren suntsipen errealitateak transformatu eta zuzentzeko gomendioak eskaintzen dituela. Hortaz, “agroekologia irabaziak bizitzaren gainetik jartzen duen sistema ekonomiko bati erresistentzia egiteko gako bat bezala ulertzen dugu”.

 

ARGAZKIA: Helen Groom geografo eta abeltzain ekologikoak baserritarren jakintza-burtsa azpimarratu zuen, besteak beste ingurune-, botanika-, ekologia-, zoologia-jakintzak.

Esperientzia aniztasuna

Sinposioan argi geratu zen beste gauza bat sektore, gremio, eskualde, lurralde, herri eta komunitate bakoitzaren praktika anitzek agroekologia aberasten dutela. “Landa kultura gabe ezinezkoa da munduko ingurunea ulertzea” ohartarazi zuen Helen Groom geografo eta abeltzain ekologikoak, bere “Nekazaritza lur-lantzearen ingurugiro funtzioak” txostenean.

Jakintza-burtsa landa kultura amaigabeaz ari da, non jakintzak denbora eta espazioan zehar modu askez, patente eta pribatizaziorik gabe partekatuak izan behar diren. Galdera pare batzuetatik abiatuta, Groomek erakutsi zigun landan zain ditugun jakituria piloa. “Zer erakusten digu paisaiak?” galdetu zuen. “Zer da hoberena?”, berriro. “Nik neure iritzia daukat, baina garrantzitsua dena da gizarteak eztabaida dezan non egon nahi duen”, nabarmendu zuen abeltzainak.

Groomek naturan ematen den aldaketa ñimiñoenak ere beste elementuetan eragina duela ikusarazi zigun inguru-minguru ibili gabe: “Landaretza anitzak sua moteltzen laguntzen du sutze batean. Landare batzuk besteak baino azkarrago erretzen dira, eta sute baten aurreko erantzuna azkarragoa da landan nekazariak edo jendea badaude”. Gai honekin aukera ezarengatik eta abarrengatik landa bertan-behera uztearen ondorio larrienetako batera iritsi ginen. Gai esanguratsua gehien bat Espainiako estatuan emandako azken suteen irudiak oraindik buruan dauzkagula eta.

 

Kubako formula

Gai hau eztabaidatzen hamarkadak eman ditu Kubak. Sinposioaren ikus-entzunezko gunean Kubako herriaren bideo bat proiektatu zen. Kubak, Estatu Batuen blokeoaren aurrean auto-iraunkortasunaren bila zebilela, hauteman zuen agroekologia aliatu zoragarria zela. Orain nazioarteko eskuordetzeekin batera garatu duten teknologia eragingarri eta sinplea partekatzen dute, bai eta beren politika ikuspegia eta Kubako ikasketa zentroekiko erlazioa.

Baina Kubako landa bisitatzearen aukera irudikatzen hasten garen bitartean “Eredu agroekologikoetarako abeltzain trantsizioak. Belaunaldien ordezkotza” tailerrean eman dugu izena. Hemen dialogoa bi testigantzen entzutetik abiatu zen: Gaspar Anabitarte, behi esne ekologikodun abeltzaina Kantabrian, eta Ángeles Santos, ardi abeltzain ekologikoa Zamoran.

ARGAZKIA: Gaspar Anabitarte abeltzainak “Eredu agroekologikoetarako abeltzain trantsizioak. Belaunaldien ordezkotza” tailerrean esne ekologikoaren merkatu eskaera azaldu zuen.

Abere askeak landan; hori zen Gasparren kontsigna. Gasparrek zituen zorrak zirela eta, egun batean eredu ekologikora pasatzea otu zitzaion. “Neure burua Jainkoaren eta Deabruaren esku utzita egin nuen”, aitortu zigun. Eta bere errogatibak funtzionatu zuen. Izan ere, behi esne ekologikoan interesatua zegoen erosle bat urbildu zitzaion, birmoldaketa eta guzti ordaindu ziona. “Bila ibili gabe etorri zitzaidan guztia”.

Aldaketa horrek ongarri kimikoa, genetika eta albaitariaren bisitak ahaztea ekarri zuen, jada ez baitziren horren beharrezkoak. Hortaz, aurrezte handia izan zen. “Aldatu ez nuen gauza bakarra nire behi libreak izan ziren”, aitortzen du, abeltzain bihurtu zenean emandako hitza betetzeaz zoriontsu. Lanbide honetan hasteko interesa dutenentzako aldarrikapen bat egin zuen: “Kantabriako industriak abeltzain ekologiko gehiago nahi ditu”.

 

Ustiategi txikiak

Ángelesek ere, Gasparrek bezala, landan lan egitea maite du. Bere ardiak ere aske dabiltza. 2000 urtean senide talde batek nekazaritza ekologikora aldatzea erabaki zuen. “Burokrazia izan zen zailena”, aitortu zuen Ángelesek. 2006an gaztandegiarekin hasi ziren, kalitatearen alde apustu eginez. Bere aitaren militantziaren oinordea besoak zabalik onartu zuten Abeltzain eta Nekazarien Erakundearen Koordinatzailean (COAG). Gazteen eta emakumeen sektoretan lan egin du, landa munduagatik borrokatzen.

“Pasaden astean ekoizpen agroekologikoari buruzko ikastaro batean egon nintzen eta harritu ninduen ekoizpen estentsiboari buruzko planteamenduak jorratzen zirela”, azaldu zuen sinesgarritasunez Ángelesek. Izan ere, Gasparrena bezalako ustiategi txikiak hobeto funtzionatzen dutela frogatu da, baita bertako arrazekin lan egitea ere, bere familiaren kasuan. Abeltzain kantabriarrak kritikan lagundu zuen: “sektorean lan egin nahi duen gazterik ez dago, eta mentalitatea estentsiboegia da”.

Hausnarketaren aurrean, Groomeren galderara itzultzen da. Zer da hoberena? Eztabaida sozialak hasi baino ez du egin eta espero dugu agroekologia hedatu dadila, bizitza bera jokoan baitago. “Ibiltzen jarraitu behar da!”, ondorioztatu zuen Ángelesek.

 

ESTEKAK

 

Agroekologiari buruzko Nazioarteko Foroaren deklarazioa (erderaz) Sakatu hemen

 

Bideoa: Lurra elkarrekin hoz dezakegu! (erderaz)

 

No Replies to "Agroekologiak udaberria dakar landa mundura"

    Leave a reply

    Your email address will not be published.