Palestina – Mundubat-en lan-lerroak

PalestinaGiza Eskubideak. Biktimen babesa eta gerrako krimenen salaketa. Bi erkidegoen arteko elkarrizketa bultzatzen duen Alternative Information Center (AIC) erakunde israeldar eta palestinar mistoaren proiektuetarako laguntza.
 
Osasuna. Klinikei sorgailu elektrikoak, ur-andelak, medikuntzako tresnak eta sendagaiak emateko egitasmoak. Era berean, indarkeriaren biktimak diren umeei eta elbarriei laguntza psikosoziala eskaintzeko eta diabetea prebenitzeko egitasmoak ere garatzen dira bertan.
 
Nekazaritza-giroko erkidegoekin batera herri-garapenerako estrategian garatutako lana: erkidegoko zentroak hornitu, familien baratzeak bultzatu, emakumeak sustatzeko egitasmoak jarri abian, ur-putzuak sortu, ur beltzak bideratu, gazteentzako prestakuntza-tailerrak antolatu eta kulturako ekimenak sustatu.
 
Preso politikoen gizarteratzea. Gaur egun, Israelgo kartzeletatik irteten diren palestinarrei ematen zaie laguntza, informatikako arloan prestatzeko egitasmoen bidez eta auzien jarraipen juridikorako laguntzaren bidez, euren giza eskubideak errespetatu egiten direla bermatzeko.

No Replies to "Palestina - Mundubat-en lan-lerroak"

    Leave a reply

    Your email address will not be published.