Guatemala – Mundubat-en lan-lerroak

GuatemalaMunizipalismoa eta toki-boterea. Sololako udalerriarekin lan egiten dugu zuzenean, toki-garapen ekonomikorako prozesuak, alfabetizazioa eta gizarte-zerbitzuen hobekuntza sustatzeko. Bestetik, toki-gizarte zibilaren bitartez, politika publikoak diseinatu eta abian jartzen ditugu Ixcango udalerriarekin. Laster, Iparraldeko Mugako Udalen Mankomunitatearekin hasiko gara lanean, mankomunitateko baso eta ur baliabideen kudeaketa iraunkor eta bateraturako eredu integrala garatzeko. Era berean, bete-betean parte hartu dugu Hiri eta Landa Garapenerako Kontseiluei buruzko legeen, Deszentralizazioari buruzko Legearen eta Udal Kodearen garapenean. Horren guztiaren ondorioz, udalerriak, toki-boterea eta herritarren partaidetza garatu eta hobetu egin ahal izango dira.
       
Herri-ekonomiak. Herri-ekonomien garapena sendotu nahi dugunez, merkaturaketa edo ekoizpenaren dibertsifikazioa sustatzen ditugu eta ekoizleen zein erkidegoen erakundeak indartzen ditugu, elikaduraren subiranotasuna bultzatzeko moduko ikuspegiaren bitartez. Ardatz honetan, hain zuzen ere, lehentasunezkoa da emakumeen ekintzailetza ekonomikoak eta ekoizpen-jarduerak sendotzea, euren jabekuntza sustatu eta euren bizi-baldintzak hobetu ahal izateko.
       
Generoa. Azken urteotan, emakumeekin garatutako lana bultzatu da ikaragarri. Horretarako, euren erakundeak, egituraketa eta jabekuntza sendotu dira, tokian tokiko botere-eremuetan eragin handiagoa izan dezaten. Aldi berean, emakumeen udal-politikak eta berdintasunean oinarritutako udal-aurrekontuak sustatzen ari dira. Azkenik, lan handia garatzen ari da, Feminizidioaren eta Emakumeenganako Beste Indarkeri Mota Batzuen aurkako Legea zabaltzeko eta gauzatzeko.

No Replies to "Guatemala - Mundubat-en lan-lerroak"

    Leave a reply

    Your email address will not be published.