Guatemala

Mundubat-en agerpena Guatemalan

GuatemalaMundubat Mexikoko babeslekuan hasi zen Guatemalako indigenei eta nekazariei laguntzen. 80ko hamarkada indarkeriaren garaia izan zen Guatemalan. Milaka eta milaka lagunek alboko herrialdera alde egin zuten, eta senideak, etxeak, lurrak eta ohiturak utzi zituzten atzean.
 
90eko hamarkadaren hasieran, iheslariei laguntza eman genien kanpamentuetan, modu antolatuan Guatemalara itzultzeko aukera izan zezaten. 1994. urtean hasi zen guatemalarren itzulera. Hain zuzen ere, Mundubat bera urte horretan hasi zen herrialdean lan egiten, deserrotutako biztanleak gizarteratzeko asmoz.

GuatemalaGizarte-aldarrikapenetan lankide diren biztanleen eskutik joateko modua bilatzea izan da laguntza-prozesuaren helburua. 1996an sinatutako bake-hitzarmenen ostean, hitzarmenetako edukien garapenari eta betearazpenari eman zitzaien lehentasuna.
 
Honako hauek dira aldarrikapen horiek: Guatemalan 30 urtez gatazka armatua sortu zuten egiturazko arrazoiak desagerraraztea, gizarte-desberdintasun eta bazterketa handiak murriztea, aberastasuna hobeto banatzea eta zaurgarritasun sozio-ekonomikoa gutxitzea, herrialdearen eta biztanleen aniztasun etniko eleanitza eta kulturanitza onartzea eta Giza Eskubideen zapalkuntza etengabeari aurre egitea.

No Replies to "Guatemala"

    Leave a reply

    Your email address will not be published.