Guatemala – Jarduketa-testuingurua

GuatemalaMerkataritza librerako proposamen neoliberalak (ALCA, esate baterako) tokian tokiko eta eskualdeko merkatuak ahultzen ari dira. Nekazariek bertan behera uzten dituzte ohiko laborantzak eta menpetasun handiaren eraginpean daude. Hori dela eta, berez oso txiroak diren eskualde handietako elikaduraren segurtasun ezak gora egiten du.
       
Lurraren banaketa bidezkoa ez denez -ekoizleen %1 dira lur onenen %75en jabeak- esportaziorako monolaborantza eta antzeko irizpideak inposatzen dira, transgenikoak erabiltzen dira eta jornalariak esplotatzen dituzte. Hori dela eta, gatazkak sortzen dira etengabe.
       
Gobernuak 1996ko bake-hitzarmenak bete ez dituenez, biztanleek gero eta konfiantza gutxiago dute estatuko instituzioetan, gero eta gutxiago egiten dutelako osasuna, hezkuntza eta ekoizpena bermatzeko.
       
Indigenen gizarte-bazterketa. Euren duintasuna eta kultura auzitan jartzen dira. Euren eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak urratu egiten dira.
       
Narkotrafikoa: ustelkeria-maila handia da erabat, gobernuko kideak narkotrafikoaren negozioetan daude sartuta, indarkeria da nagusi eta herrialdeko baliabideak ez dira bertan geratzen.

No Replies to "Guatemala - Jarduketa-testuingurua"

    Leave a reply

    Your email address will not be published.