Mendebaldeko Sahara – Mundubat-en lan-lerroak

Sahara OccidentalMundubat-ek sahararrekin duen konpromisoak bi arlo ditu oinarri:

– Europako eta nazioarteko zenbait foro eta partzuergotan parte hartu eta sustatu. Gizarte zibila, gobernuak eta instituzioak mugiaraztea dute helburu, Bake Planaren ezarpenaren aldeko jarrera irmoa bezain aktiboa izan dezaten.

Lankidetzako proiektuak garatu. Batetik, Aljeriako kanpamentuetan errefuxiatutako biztanleen oinarrizko premiei aurre egitea dute helburu; eta bestetik, biztanleak prestatzea etorkizunean euren herrialdera itzul daitezen. Horretarako, oinarrizko azpiegiturak jartzen dira lurralde liberatuan eta erakundeak zein azpiegiturak sortzen dira kanpamentuetan bertan. Oso garrantzitsua da azpiegitura horiek guztiak garraiagarriak izatea, kanpamenduetatik alde egiten dutenean eramateko aukera izan dezaten.

 
Besteak beste, honako ekintza nagusiok nabarmendu behar dira lankidetzaren arloan:

Laguntza humanitariorako proiektuak. Oinarrizko elikagaiak eta bizirik irauteko beharrezko beste produktu batzuk eskaintzea dute xede.

Osasuna. Auserdeko ospitaleari eta eritegiei sendagaiak, suntsikorrak eta oinarrizko ekipamenduak eta Saharako osasun-langileei prestakuntza etengabea eskaintzea da helburua.

Iraupenerako proiektuak, ingurunearen aukerak kontuan hartuta. Baratzeen hornidura, nekazaritzako langileen prestakuntza eta saiakuntzazko espezieen erabilera.

Garraio-sareen hobekuntza, oso garrantzitsua delako kanpamenduetan ondo bizi ahal izateko.

No Replies to "Mendebaldeko Sahara - Mundubat-en lan-lerroak"

    Leave a reply

    Your email address will not be published.