Lankidetza

Cooperación
Gure ikuspegitik, honako hau da hegoaldearekiko lankidetza:
 
itzulketa, dohaintzaren eta laguntzaren ideia paternalisten aurrean;
elkartasuna, eta ez errukia;
aurre egiteko gaitasuna, erkidegoak, pertsonak eta proiektu askatzaileak hondatzen dituen neoliberalismoaren aurrean;
herri-mugimenduentzako laguntza, justizia sozialaren eta askatasunaren aldeko borrokan;
herrien emantzipazioa, globalizazio ekonomikoaren eta antolamendu neoliberalaren aurrean.
 
Gure lana errespetuan oinarritzen da beti, ez kolonialismo kulturalean eta eredu ekonomiko eta sozialen inposaketan.

Lankidetzaren kontzeptu hori zenbait jarduketa-arlotan adierazten da, eta honako ardatz hauen inguruan egituratzen da lurralde-arloan:

  • Garapen endogenoan eta herri-ekonomietan oinarritutako ardatz ekonomikoa.
  • Hiritarren partaidetzan eta udalen indarrean oinarritutako ardatz demokratikoa.

Bi ardatz nagusi horiek ezinbesteko osotasuna aurkitzen dute zeharkako ardatz hauetan:

Ahalegin konpartitua

CooperaciónHonako hauekin batera egiten dira hegoaldeko ekimen guztiak: tokian tokiko erakundeak, baztertutako emakume eta gizon indigenak, nekazariak eta hiritarrak, itzulitako eta errefuxiatutako biztanleak, kooperatibistak, herri-aitzindariak, emakumeen taldeak, familientzako orientazio eta laguntza taldeak, ikerketa-zentro herritarrak, Giza Eskubideen elkarteak, hezkuntza eta osasun arloko langileak, alkatetzak eta oinarrizko instituzio publikoak.

No Replies to "Lankidetza"

    Leave a reply

    Your email address will not be published.