Patronatua

Ohorezko patronoak

José Ángel Cuerda Montoya
Zuzenbideko lizentziaduna. Abokatua. Vitoria-Gasteizko Gizarte Laneko Unibertsitate Eskolako irakaslea (EHU). Vitoria-Gasteizko alkatea (1979-1999).

Luis César Rodríguez González
Ingeniari industriala. Enpresetako administrazioa. Gizarte Komunikazio eta Kazetaritza Fundazioko gobernu-organoko kidea.

Patronatua fundazioko gobernu-organoa da, eta honako hauexek dira bertako kideak:

Presidentea

Iñaki Markiegi Candina
Metalgintzako sindikalista (1967-1988). Filosofia eta Letretako diplomaduna. Mundubat-eko Proiektuetako zuzendaria (1988-1996). Nazioarteko Laguntza Humanitarioko diplomaduna. Mundubat-eko koordinatzaile nagusia (1996-2000). Mundubat-eko gaur egungo presidentea (2000. urtetik).

Presidenteordea

Eneko Gerrikabeitia
Mundubat-eko koordinatzaile nagusia
Zientzia Politiko eta Soziologiako lizentziaduna. Nazioarteko Laguntza Humanitarioko diplomaduna. Mundubat-eko langile erbesteratua Nikaraguan (1998-2001), Salvadorren (2001-2004), Kolonbian (2004-2009) eta Palestinan (2009-2014).

Bokalak:

Mª Teresa Hermana Tezanos
Mediku pediatra, Pediatriako Zainketa Intentsiboetako espezialista. Bioetikako diplomaduna. Osasunaren arloko borondatezko lankidea Saharako errefuxiatuen kanpalekuetan, 1997. urtetik gaur egunera arte. Gaur egun, Mundubat-eko Osasun Talde Medikoko arduraduna, Auserdeko Wilayak kanpaleku horietan daukan osasun-egiturari laguntzeko.

Amelia Solas Pico
Farmaziako lizentziaduna. Udal-funtzionarioa. Alucheko Auzokoen Elkarteko sortzailea eta presidentea (Madril). Zenbait elkarte eta GKEtako laguntzailea.

Carmen Prego
Kontabilitateko Idazkaritza Administratiboa. Bere LTZ Okondon (Araba) (1982-1990). Garaia Kooperatibako bazkide sortzailea. Consoniko soldatzailea (Mungia). Laneko Arriskuen Prebentzioko aditua, Medikuntza Saila (10 urte). Zenbait mugimendu sozialetako militante aktiboa…

Roberto Lazpita López
Filosofiako irakaslea. Nazioarteko Laguntza Humanitarioko diplomaduna. Ezkerra-Berdeak-eko Antolakuntzako idazkaria. Hona hemen bete dituen karguak: Euskadiko GGKE-en Koordinakundeko presidentea, Eusko Jaurlaritzako Garapenerako Nazioarteko Lankidetzako aholkularia eta EHUko Gizarte Kontseiluko kidea.

Paul Nicholson Solano
Baserritarra. Nekazarien Bideko jatorrizko taldeko kidea 1993an eta 2008. urtera arte. Nekazarien Bideko Nazioarteko Koordinazio Batzordeko kidea izan da, eta, bertan, elikaduraren burujabetzaren printzipioa sustatzea izan da bere jarduera nagusia. EHNE – Euskal Herriko Nekazarien Elkarteko Batzorde Betearazleko kidea izan da, EHNEko Nazioarteko Harremanetako arduradun moduan.

Patronatuko Idazkaritza Teknikoa (ez da patronoa)

Antonio Montoro
Garapenerako Lankidetzako unibertsitate-aditua. Soziologia eta Ekonomiako Masterra eta Nazioarteko Harremanetako Masterra. Nazioarteko Ikaskuntzetako doktoregaia. Garapenerako lankidetzaren arloko lan-esperientzia Nikaraguan, Argentinan eta Sri Lankan. Mundubat-eko ordezkaria SEADen (2006-2008), Bolivian eta Brasilen (2008-2010), Antolakuntzako arduraduna (2011-2013) eta koordinatzaile teknikoa (2013-gaur egun).

No Replies to "Patronatua"

    Leave a reply

    Your email address will not be published.