· Sareak eta itunak
español | euskaraz | english

Nazioarteko lankidetzaren egoera azkar-azkar aldatzen ari da, aurrerapen berdintzaile eta neoliberalaren ondorioz. Testuinguru horretan, hegoaldeko gizarte-prozesuak errespetatzen dituen elkartasun progresistaren alde egiten dugun gizarte-erakundeok ere berregituratu behar ditugu esku hartzeko ditugun estrategiak.
 
Europako eta hegoaldeko herrialdeetako beste GGKEekin eta gizarte-mugimenduekin batera garatutako sareko lana lehentasunezkoa da Mundubat-entzat:
  • Estatu espainoleko (www.congde.org), Euskal Autonomia Erkidegoko (www.ongdseuskadi.org), Nafarroako Foru Erkidegoko (www.congdnavarra.org), eta Madrileko Erkidegoko (www.fongdcam.org) GGKEen Koordinakundeetako kide aktiboak gara, agentzia emaileekin indarrak bateratzeko, eztabaidatzeko eta negoziatzeko elkarguneak dira eta.
  • Belgikako, Italiako, Luxemburgo, Greziako, Frantziako eta Espainiako GGKEekin batera, Grupo Sur delakoa osatzen du Mundubatk, Amerika Latinoko gizartea, politika eta ekonomia eraldatzeko prozesuak sustatzeko.
  • 2015 y más Plataformako kideak gara. Estatu espainoleko GGKE progresisten batasuna da. GGKE horiek 2015. urteari begira zehaztutako eta Nazio Batuen Milurtekoko Goi Bileran berretsitako mundu-mailako garapenaren helburuak betetzeko konpromisoa hartu dute.
  • Era berean, garrantzi estrategikoko beste sare eta itun batzuetan ere parte hartzen dugu.
 

Fundación Mundubat. Sombrerería, 2-3º 48005 BILBAO.
Tel.: (+34) 944 162 325 Fax: 944 794 248 emintegi@mundubat.org