· Plataforma 2.015 y más
español | euskaraz | english


plataforma 20152002an sortu zen estatu espainoleko 12 GGKEren batasunaren ondorioz. Progresismoa eta gizarte-konpromisoa ditu ezaugarri bereizgarri. Plataformak hiru erronka handi zehazten ditu txirotasunari aurre egiteko eta giza garapena sustatzeko:
 
I. Munduko hazkuntza ekonomikoaren fruituak hobeto banatu herrialde guztien artean, nazioarteko desberdintasun handia gutxitzeko.
II. Herrialdeetan bertan berdintasun handiagoa lortu, garapena sustatzeko moduko politika birbanatzaileen bidez.
III. Garapenerako lankidetzako nazioarteko sistemaren funtzionamendua eta eraginkortasuna hobetu.
 
Plataformak Nazio Batuen Milurtekoko Goi Bileran 2015. urteari begira berretsitako helburuak betetzeko eskatzen du; esate baterako, eguneko AEBetako dolar batetik behera irabazten duten pertsonen ehunekoa erdira jaistea -1990etik 2015era-, umeen heriotza-tasa bi heren murriztea edo lehen mailako hezkuntza unibertsala lortzea, besteak beste.
 
Horretarako, batasunak gai horiei buruzko ikerketak eta eztabaida-guneak sustatuko ditu, hiritarrak sentsibilizatzeko eta garapenerako hezkuntza bultzatzeko jarduerak egingo ditu, presio politikoa egingo du administrazio publikoetan transferitutako AODren kopurua eta kalitatea koherenteak izan daitezen, eta aukerako globalizazioaren eraikuntzan parte hartuko du. Horretarako, zenbait topaketetara joango da; esate baterako, Munduko Gizarte Foroa (Porto Alegre), Nazio Batuen bilera ofizialak eta paraleloak eta zenbait gairen jarraipenerako beste bilera batzuk; adibidez, ingurumena, generoa, nazioarteko merkataritza, giza eskubideak edo lan-eskubideak.
 
 
Honako erakunde hauek osatzen dute Plataforma 2015 y más:
Fundación Mundubat. Sombrerería, 2-3º 48005 BILBAO.
Tel.: (+34) 944 162 325 Fax: 944 794 248 emintegi@mundubat.org Aviso legal