GGKEen batasun europarra da eta 90eko hamarkadan sortu zen, gaur egungo globalizazio-prozesuak sortutako bazterketen aurkako borrokan hegoaldeko sare eta erakundeekin elkarrizketarako eta lankidetzarako esparruak irekitzeko asmoz. Aldi berean, batasun horrek Europan bertan bultzatu nahi zuen lankidetza hobea, Europako Batasuneko eta estatuetako, eskualdeetako eta tokian tokiko gobernuetako instituzio publikoetatik. Era berean, gure herrialdeetan sentsibilizaziorako jarduerak abian jartzeko konpromisoa hartu zuen, gizarte osoan elkartasun-konpromisoa eta hiritarren partaidetza handiagoa zabaltzeko asmoz.
Erromako Adierazpena -Grupo Sur delakoaren sorrera-gutuna- eta bakearekin, justizia sozialarekin, demokraziarekin eta giza garapen jasangarriarekin bat datozen abiaburu filosofiko eta moralak inspirazio-iturriak eta kode etikoak dira gure lankidetza eta sentsibilizazio jarduerei begira.
Milurtekoko Goi Bilerako helburuekin konpromisoa hartu eta nazioko errenta gordinaren AODren 0,7 betetzeko aurrerapauso azkarrak ematen dituen Garapenerako Lankidetza defendatzen du Grupo Sur-ek. Europa mailako lankidetza hori ez dago gobernuetako edo Europako Batasuneko kanpo-ekintzaren merkataritza eta/edo politika interesen menpe. Izan ere, autonomoa da eta finantza-baliabide, helburu eta estrategien arteko koherentzia bermatzen duten tresna juridikoetan oinarritzen da.