· Patronatua
español | euskaraz | english

Honako kide hauek osatzen dute Fundazioaren gobernu-organoa den Patronatua:
 
 
Ohorezko patronatukidea
José Ángel Cuerda Montoya
Zuzenbideko lizentziatua. Abokatua. Vitoria-Gasteizko Gizarte Laneko Unibertsitate Eskolako irakaslea (EHU). Vitoria-Gasteizko alkatea (1979-1999).
 
Presidentea
Iñaki Markiegi Candina
Filosofia eta Letretako diplomatua eta Nazioarteko Laguntza Humanitarioko diplomatua. Metalgintzako sindikalista (1967-1988); Mundubat-eko proiektu-zuzendaria (1988-1996); Mundubat-eko koordinatzaile nagusia (1996-2000); Mundubat-eko gaur egungo presidentea (2000. urtetik).).
 
Presidenteordea
Luis César Rodríguez Gónzalez
Industriako ingeniaria; enpresetako administrazioa. Komunikazio Sozial eta Kazetaritza Fundazioko gobernu-organoko kidea.
 
Idazkaria
Roberto Lazpita López
Filosofia eta Hezkuntza Zientzietako Fakultateko lizentziatua; Teologiako diplomatua; Nazioarteko Laguntza Humanitarioko diplomatua. Filosofiako irakaslea. EB-Berdeak-eko GGEEetako Idazkaritza (koordinatzailea). BHIko zuzendaria izan da, Eusko Jaurlaritzako Nazioarteko Garapenerako Lankidetzako aholkularia, Euskadiko GGKE-en Koordinakundeko presidentea eta EHUko Kontseilu Sozialeko kidea.
 
Kideak
Antonio Albareda Tiana
1980tik 1990era, “El Mon” aldizkariko editorea. Cooperacció GGKEko sortzailea eta, 1994tik, presidentea; 2000tik 2006ra, GGKE-en Federazio Kataluniarreko Zuzendaritza Batzordeko kidea (2003tik 2006ra, presidentea); Kataluniako Generalitateko Lankidetza Kontseiluko kidea eta Kontseiluko Legegintza Batzordeko presidentea; “Kolonbiako Bake eta Giza Eskubideen aldeko Mahai Kataluniarreko" sortzailea eta kide aktiboa.
 
Ana Mª Almazán Macho
Administraria. Concepción Arenal Emakumeen Elkarteko eta Bizkaiko Emakumeen Elkarteko sortzailea. Sestaoko Neba Neba Emakumeen Elkarteko kidea.
 
José Ángel Apaolaza Udaquiola
Ingeniari tekniko elektronikoa. Lanbide Heziketako irakaslea. Ingeniaritzako Unibertsitate Nazionaleko irakaslea (Managua, Nikaragua) (1988-2005). Mundubat-ek Nikaraguan daukan Ordezkaritzako koordinatzailea (2005-2007). Mundubat-eko Iparraldeko ekintzetako koordinatzailea (2008). Elkarcredit Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko presidentea.
 
Mª Rosario Cornejo Echauri
Erizaintzako unibertsitate-diplomatua. Osakidetzako erizaina. Osalde GKEko bazkidea, 1983an sortu zenetik. Borondatezko lankidea Salvador eta Hondurasen.
 
Julia Monge Sarabia
Gizarte Zientzietako diplomatua. Lehen Hezkuntzako irakaslea. Feminista eta oroimenerako zenbait elkarteko kidea.
 
Paul Nicholson Solano
Nekazaritzako langilezaina eta nekazaria. Nekazarien Bideko Nazioarteko Koordinazio Batzordeko kidea. EHNE Euskal Nekazarien Sindikatuko Batzorde Betearazleko kidea, EHNEko Nazioarteko Harremanetako arduradun moduan.
 
Fundación Mundubat. Sombrerería, 2-3º 48005 BILBAO.
Tel.: (+34) 944 162 325 Fax: 944 794 248 mundubat@mundubat.org Aviso legal