· Nortzuk garen
español | euskaraz | english


Puente hamaca

Mundubat Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundea (GGKE) da.
 
1988. urteaz geroztik, gizon eta emakumeekin, elkarteekin eta hegoaldeko erkidegoekin batera lan egiten dugu, euren gizartea garatu eta aldatzeko erronketan laguntzeko. Konpromiso solidarioa eta etikoa dugu -iparraldean ere bai-, eta Giza Eskubideen babesaren eta gizakien garapen jasangarriaren alde lan egin nahi dugu bi hemisferioetan.
Alderdiekin, sindikatuekin, elizekin edo beste erakunde politiko edo erlijiosoekin inolako menpetasunik edo loturarik ez duen irabazi-asmorik gabeko erakunde ez-konfesionala dela azaltzen duten Estatutuek arautzen dute Mundubat Fundazioa. Organigraman bertan, argi eta garbi adierazten da partaidetzako erakundea dela, Bazkideen Batzordeak Gobernu Organoa edo Patronatua bermatu eta aholkatzen duela ezartzen da eta. Giza eta finantza baliabideak eraginkortasunez, zorroztasunez eta gardentasunez kudeatuko direla bermatzen du Patronatuak. Aldi berean, lankidetzari buruz dugun kontzeptuan oinarrizko osagaia den Sare eta Itunen politika ezartzen du Patronatuak.
 
 

Mundubat, labur-labur
 
Eraketa-urtea: 1988 (Elkartea); 2002 (Fundazioa).
IFK: G95204160.
Herri-onurako GKE izendatu zuten 1998an.
Elkartasunaren Europako Saria 1998.
Bazkideak eta laguntzaileak: 4.000, gutxi gorabehera.
Egoitzak: Brasil, Kolonbia, Kuba, El Salvador, Guatemala, Honduras, Mexiko, Nikaragua, Palestina, Madril, Araba, Gipuzkoa, Nafarroa, Aragoi, Kantabria eta Bilbo-Bizkaia (egoitza nagusia).
Jarduketa-herrialdeak: Brasil, Kolonbia, Kuba, Salvador, Guatemala, Honduras, Mexiko, Nikaragua, Mendebaldeko Sahara, Palestina.
Fundación Mundubat. Sombrerería, 2-3º 48005 BILBAO.
Tel.: (+34) 944 162 325 Fax: 944 794 248 emintegi@mundubat.org