· Zer egiten dugun
español | euskaraz | english


trabajadores
Tokian tokiko erakundeekin edo kontraparteekin batera, zenbait ekimen garatzen ditugu, herritarren antolamendua sendotzeko eta gizakien garapena sustatzeko. Horretarako, erkidegoetako zenbait proiektu bultzatzen ditugu El Salvador, Guatemala, HondurasNikaragua, Mexiko, Kolonbia, Brasil, Kuba, Mendebaldeko Sahara eta Palestinan.
 
Laguntza humanitarioaren eta teknikoaren bidez, bete-betean parte hartzen dugu larrialdietarako ekintzetan. Unean-unean biztanleak arriskuan jartzen dituzten premiazko egoera larri-larriak konpontzen ahalegintzea dugu helburu.
 
Lehentasun berezia ematen diegu gutxiengo etnikoen eta biztanle zaurgarrienen eskubideei eta eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalei.
 
Hegoaldeko herrialdeen errealitatea nolakoa den erakusten saiatzen gara. Elkartasunean eta konpromiso aktiboan oinarritutako balio berrien kultura sustatzen dugu, nazioarteko antolamendua aldatzeko. Elkartasunerako sare erabilgarriak eratzeko laguntza ematen dugu, eta, horretarako, iparraldeko eta hegoaldeko gizarte-eragileen arteko bitartekari-lanak egiten ditugu. Ahalegin horretan, ezinbestekoa da boluntarioek gure erakundean egiten duten lana
 
2006ko Jardueren Memorian, gure lanaren giltzarri estrategikoak eta iaz egindako ekintza zehatzen laburpena daude ikusgai.

votacion

Fundación Mundubat. Sombrerería, 2-3º 48005 BILBAO.
Tel.: (+34) 944 162 325 Fax: 944 794 248 emintegi@mundubat.org