Iparraldean, garapenerako lankidetzan dihardugun herrialdeen errealitatearen berri ematea dugu helburu, nazioarteko antolamendua aldatzeko moduko elkartasunean eta konpromiso aktiboan oinarritutako balio berrien kultura sustatzea eta elkartasun-sare erabilgarriak eratzen laguntzea, iparraldeko eta hegoaldeko gizarte-eragileen arteko bitartekariak izanik.
Horretarako, ahaleginak koordinatzen ditugu tokian tokiko, estatuko eta Europako beste GKE eta gizarte-mugimendu batzuekin; hezkuntzaren, garapenaren eta giza eskubideen arloetan "Hegoaldeko ikuspegia" azaltzen dugu beti; generoaren ikuspegia hartzen dugu kontuan egiten ditugun ekintza eta material guztietan; eta irakasleekin, emakumeen taldeekin, ekologistekin, sindikatuekin... lan egiten dugu gure ekintzen eragina handitzeko.
Honako jarduera hauen bidez garatzen ditugu zeregin estrategiko horiek:
- Koordinazioa beste talde batzuekin, eta sareko lana, gizarte-ehuna eta itun solidarioak sendotzeko.
- Giza garapenaren eta giza eskubideen inguruko gaietan interesa duten irakasle, gizarte-eragile, ikasle eta profesionalentzako prestakuntza.