· Generoa garapenean
español | euskaraz | english


mujeres con ordenador
Bidezkoagoa eta berdintasunezkoagoa den gizartea eratu nahi dugunez, gure lankidetzak garapenean kontuan hartu beharreko generoaren (GKGren) ikuspegia dauka erreferente. Horren bidez, emakumeen bazterketa eragiten duten egiturazko arrazoiak aztertzen dira. Ikuspegi horretatik, nagusi den garapen-eredua jartzen da zalantzan, eta berdintasunezko giza garapena eskatzen da, emakumeak euren garapeneko benetako protagonistak izan daitezen.
Horiek horrela, ezinbestekoa da emakumeen jabekuntzaren alde egitea, gaitasunak sendotzen laguntzea eta benetako eraldaketa-prozesu iraunkorrak sortzea.
Berdintasunezko giza garapen iraunkorraren alde lan egiteko, genero-berdintasuna zeharkakotu behar da betearazten ditugun programa eta proiektuetan, bai eta gure erakundean bertan ere. Horretarako, erakundearen egituran, prozesuetan eta kulturan egin behar dira aldaketak.
Batera garatutako lanaren ondorioz (iparraldean eta hegoaldean), Mundubatek genero-politika jarri du abian 2006-2009ko Estrategia Orokorraren esparruan. Hori dela eta, genero-berdintasunaren aldeko konpromiso irmoa hartu du erakundean bertan zein erakundetik kanpo.

mujeres paseando

Hona hemen gure genero-politikaren oinarriak:
 1.-  Emakumeen eta gizonen arteko paritatearen aldeko joera iraunkorra, gure erakundeko erantzukizun-maila guztietan.
2.- Generoaren arloko pixkanakako prestakuntza iraunkorra. Generoa erakundean bertan kontuan hartu ahal izateko, ezinbestekoa da aldaketa teknikoak, politikoak eta pertsonalak egitea. Horretarako, behar besteko prestakuntza teknikoa eskaini behar diegu egunez egun iparraldeko lan-taldeen, hegoaldeko ordezkaritzen eta tokian tokiko bazkideen bidez lankidetzarako, ekintza humanitariorako, sentsibilizaziorako eta hezkuntzarako lankidetza-proiektuak sortzen dituztenei. Hala ere, balioetan eta jokabideetan prestatu behar gara, gizonen eta emakumeen arteko posizio desberdinak gure bizitzan eragina duela ulertu ahal izateko.
3.- Lan-eremuaren instituzionalizazioa. Horiek horrela, genero-politikan zehaztutako helburuak eta konpromisoak sustatu eta betearazi egingo ditugu.
4.- Itun estrategikoen ezarpena gure lanaren helburu diren lurraldeetako emakumeen erakundeekin eta/edo erakunde feministekin, bai eta hegoaldean zein iparraldean emakumeen eskubideak defendatu eta aldarrikatzen dituzten erakunde-sareekin ere.
Jakin badakigu prozesu zail bezain konplexuari eman diogula hasiera eta emaitzak epe luzerakoak izango direla. Dena den, jakin badakigu banan-banaka eta taldeka sendotuko garela. 
 
 
 
Fundación Mundubat. Sombrerería, 2-3º 48005 BILBAO.
Tel.: (+34) 944 162 325 Fax: 944 794 248 emintegi@mundubat.org