· Giza Eskubideak
español | euskaraz | english


reunionGure iritziz, pertsona, erakunde eta herri askok bizimodu bidezkoagoa eta duinagoa lortzeko egindako borrokan parte hartzea da Giza Eskubideen alde lan egitea. Beraz, "eskubide guztiak, pertsona guztientzat" esaldia hartzen dugu kontuan geure lanean.
 
Gaur egun, Giza Eskubideak babesteko eta sustatzeko tresna garrantzitsuak ditugu eskualdeetan eta nazioartean. Nolanahi ere, badirudi Giza Eskubideen gozamen unibertsala eragozten duten "segurtasuna" eta "terrorismoaren aurkako borroka" gezurrezko kontzepzio interesatuak direla nagusi nazioarteko agendan.
 
Gure lanaren bidez, joera horiei aurre egin nahi diegu, segurtasuna eta giza eskubideak aurkakoak ez direla uste dugulako. Are gehiago, txanpon beraren bi aurki direla esan daiteke: ez dago giza eskubiderik gabeko segurtasunik eta segurtasunik gabeko giza eskubiderik.
 
Hori dela eta, lehentasunezkoa da honako arlo hauetan lan egitea: elikaduraren subiranotasuna eta elikadurarako eskubidea; eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalen sustapena (EESK); zenbait lekutako talde gutxituen eskubideak, Choco-Atraton (Kolonbia), Chiapasen (Mexiko) edo Guatemalan, esate baterako; eta biztanle zaurgarrienen babesa Saharako Errepublikan edo Palestinan. Era berean, bete-betean parte hartu dugu Irakeko erasoaren aurkako kanpainetan (ikus txostena).
 
manifestacionGaur egun, Giza Eskubideen Amerika arteko Sistemaren aurrean defenditzen ari gara Iñigo Egiluz eta Jorge Luis Mazo lankideen kasua. Kolonbiako paramilitarrek hil egin zituzten, Atratoko herri beltzei eta indigenei laguntzeagatik. Aurkeztu dugun salaketa horretan, biktima askoren kasuak jasotzen dira, eta euren kasuak hain ezagunak ez badira, inguruabar berberetan hil zituzten.
 
Zeregin horiek garatzeko orduan, zenbait koordinaziotan parte hartzen dugu,  OIDHACOko Zuzendaritza Batzordean lan egiten dugu, Nazio Batuen Batzordeko lanetara joaten gara eta euren urteko planak diseinatu eta abian jartzen dituzten boluntarioak ditugu.
 
Fundación Mundubat. Sombrerería, 2-3º 48005 BILBAO.
Tel.: (+34) 944 162 325 Fax: 944 794 248 mundubat@mundubat.org Aviso legal