· Abiaburu berriak
español | euskaraz | english


  • testuingururatzea: erantzun araupetuak alde batera uzten dira; krisiak sortzen dituzten dinamikak hobeto ulertu behar dira eta tokian tokiko gaitasunak eta zaurgarritasunak aztertu behar dira esku hartu baino lehen.
     
  • biztanleen partaidetza ekintzetan: hondamendiek erasandako pertsonak ez dira baliabiderik eta gaitasunik gabeko biktima pasibotzat hartu behar.
     
  • kontuen aurkezpena: orain arte egin den bezala, diru-emaileen aurrean ez ezik, hartzaile diren biztanleen aurrean ere egin behar da.
     
  • bakearen eraikuntza: gatazka kudeatzen eta bakea eraikitzen lagundu behar zaie, eta, horretarako, tokian-tokian bakerako dauden gaitasunak sustatu eta sendotu behar dira.
     
  • gatazken prebentzioa: ekintza humanitarioaren alderdi prebentiboen  eta aringarrien aldeko apustua egin behar da, eta, horretarako, alerta goiztiarrerako sistemak garatu ahal dira, esate baterako; prebentzioaren helburuak hartu behar dira kontuan erakunde humanitarioen diagnostiko eta jardueretan.
     
  • giza eskubideak: erasandako biztanleen giza eskubideak babestu behar dira. Era berean, premia humanitarioak eskubidetzat hartu behar dira; eta onuradunak, eskubide horien titulartzat. Eskubideez hitz egiten denez, erantzukizunak eskatu behar zaizkie betebeharrak dituztenei eta nolabaiteko konpromiso politikoa hartu behar da, batzuetan ohiko ikuspegi humanitarioentzat gogaikarria izan ahal bada ere.
     
  • garapen jasangarria: biziak salbatzea eta oinarrizko premiei aurre egitea ez ezik, biztanle horien bizibide jasangarriak bermatzea ere bada laguntzaren helburua, etorkizunean garatzeko ahalmen handiagoa izan dezaten.
     
  • genero-berdintasuna: ekintza humanitarioan generoaren ikuspegia kontuan hartzen denean, ageri-agerian uzten dira gizon eta emakumeen artean dauden botere-harreman desberdinak. Hori dela eta, ulergarria da hondamendiek batzuengan eta besteengan duten eragina bestelakoa izatea. Erantzuna emateko orduan, oso kontuan hartuko dira emakumeek testuinguru horietan dituzten premiak eta euren partaidetza sustatuko da, generoen arteko berdintasuna lortzeko.
Fundación Mundubat. Sombrerería, 2-3º 48005 BILBAO.
Tel.: (+34) 944 162 325 Fax: 944 794 248 mundubat@mundubat.org Aviso legal