Mundubat osatzen dugunon iritziz, sorospena eta larrialdietarako laguntza baino kontzeptu zabalagoa da laguntza humanitarioa. Biztanleei iraupeneko ondasunak eta zerbitzuak eskaintzeaz gain, biktimak babestea eta oinarrizko giza eskubideak defendatzea ere badu helburu.
Unean-unean, laguntza humanitarioaren ezaugarri diren lekuetan esku hartzen dugu (hondamendi naturalak eta gatazka armatuak). Horrez gain, zer herrialdetan lan egiten dugunkontuan hartuta, larrialdi korapilatsuei ere aurre egiten diegu, eragileak eta eragina handiak direlako. Horrelako egoeren ondorioz, erronka berriak sortzen dira ekintza humanitariorako eragiketei, etikari -esate baterako, neutraltasuna eta inpartzialtasuna- eta politikari begira. Hori dela eta, sektore horretan esku hartzeko orduan, Abiaburu Berriakhartzen ditugu kontuan, Laguntza Humanitarioaren Ohiko Abiaburuenaldean, beste aurrerapauso bat emateko asmoz.
Laguntza humanitarioaren abiaburuak eta ikuspegiak gero eta hurbilago daude garapenaren inguruko teorietatik. Hori dela eta, gaur egun, bere garaian continuum humanitarioak proposatzen zuen denbora-sekuentzia (larrialdia-birgaikuntza-garapenerako lankidetza-hondamendiei aurre egiteko prestaketa) ez da nahikoa larrialdi korapilatsuei aurre egiteko. Beraz, esparru bertakotu batean, esku hartzeko bestelako moduak bateratu behar dira unean-unean eta zaurgarritasun-mailen arabera ezarri behar dira lehentasunak.