· Elkarcredit-ek bultzatutako kredituaren ezaugarriak
español | euskaraz | english

 
Oinarriak
  • Biztanle mailegu-hartzaileak kreditu-sistemaz jabetu behar dira.
  • Kredituak ekimen kolektiboak, bateratuak sustatu behar ditu. 
 
Ezaugarriak
  • Erkidegoei fondo jarraitua eskaini nahi die, ekimen ekonomikoak abian jartzeko eta euren habitata hobetzeko.
  • Emakumeen jabekuntza ekonomiko eta soziala sustatzeko tresna da.
  • Bere ordezkarien bidez, erkidegoak berak badaki nolakoa den kreditu-zorroaren egoera eta fondoak jartzeko eta itzultzeko prozesuan parte hartzen du.
  • Kreditu-sistema honen ezaugarri bereizgarria da prozesu osoan zehar kudeaketak eta kontuak gardenak izatea dohaintza-emaileen eta onuradunen aurrean.
  • Tokian tokiko antolakuntza eta finantza egiturak sendotzea du helburu.
  • Honako hauxe balioesteko laguntza teknikoa eskaintzen du:
    • Proposamena egokia den.
    • Pertsonak edo taldeak ordaintzeko baldintzarik duen.
    • Horren osagarri, honako jarduera hauek ere garatzen dira: prestakuntza-ekintzak, lidergoen sustapena, erkidegoaren partaidetzaren bultzada eta giza eskubideen defentsa.
     
 
Ardatz estrategikoak
Gure ikuspegia integrala da, eta bi ardatz ditu oinarritzat: ardatz ekonomikoa edo herri-ekonomien ardatza eta herritarren partaidetza ezaugarri bereizgarri duen ardatz demokratikoa.
 
Hasiera batean, honako hauxe lortu nahi du ardatz ekonomikoak: elikaduraren segurtasuna, soberakinak, merkaturatzeko gaitasuna, antolakuntza erkide hobea eta emakumeen zeregin berria. Gainera, askatasun indibidual eta sozialaren kontzeptuan oinarritutako herri-ekonomien ereduaren arabera garatzen da. Bertan, hain zuzen ere, jabetzak berak zenbait antolakuntza-modalitate ditu; esate baterako, kooperatiba, banan-banako autokudeaketa edo ekoizleen eta langileen elkarteak.
 
Ardatz demokratikoa herritarren partaidetzan dago oinarrituta, baita elkarte-sareen bultzadan eta udal-bizitzaren finkapenean ere. Ardatz honetan, oso kontuan hartzen da demokrazia hauskor eta ziurgabeetako gizartea egituratua izan behar dela eta erantzun politikorako gaitasuna izan behar duela, bere gatazkak hitzartzeko eta ebazteko eta gobernu-txandaketak erabakitzeko. Partaidetzazko gizarte horrek, hain zuzen ere, presio, borroka eta zentzu kritikorako ahalmena duen herritartasuna eratu behar du.
 
 
Fundación Mundubat. Sombrerería, 2-3º 48005 BILBAO. Tel.: (+34) 944 162 325 Fax: 944 794 248 mundubat@mundubat.org