· Zer egiten dugun
español | euskaraz | english

Elkarcredit-ek iparraldeko finantza-baliabideak hegoaldeko sektore txiroetarako transferitzeko aukera ematen du, garapen ekonomikotik talde horien garapen iraunkor bezain integrala sustatzeko. Prozesu horren ondorioz, instituzio publiko, erakunde pribatu, lankidetza-agentzia eta partikularren fondoak lortu eta hegoaldeko erakundeetara transferitu daitezke, kreditu-emakiden bitartez bertako premiei aurre egin ahal izateko.
 
Guretzat, tokian tokiko garapen ekonomikorako tresna dira mikrokredituak, eta, lankidetza-programa osagarriekin bateratuz gero, herri-ekonomiak sendotu daitezke eta pertsona zein talde txiroen bizi-kalitatea hobetu daiteke, euren ahulezia murrizteko. Tokian tokiko garapen ekonomikorako estrategia hori Mundubat Fundazioko lankidetza-programekin koordinatzen da, eta, mikrokredituen bidez, laguntza teknikoa zein jarraipena ematen dizkie proiektuei.
 
Munduko ordena aldatu nahi duen elkartea garenez, banka etiko alternatiboa sustatu eta sortu nahi dugu geure ingurunean. Horretarako, FIARE S.L.-ri eta etorkizuneko Aurrezki eta Kreditu Kooperatibari laguntzen diegu.
 
 
Fundación Mundubat. Sombrerería, 2-3º 48005 BILBAO. Tel.: (+34) 944 162 325 Fax: 944 794 248 mundubat@mundubat.org