Konpainia transnazionalek egindako proiektu erraldoiek ondorio kaltegarriak sortzen dituzte lurraldeetako biodibertsitatean, eta, horrez gain, elikaduraren subiranotasunaren, ekoizpenaren eta bidezko merkataritzaren aurkakoak dira erabat. Lacandonako oihanak lurralde nazionalaren %0,16 hartzen badu ere, herrialdeko biodibertsitatearen %20 dago bertan.
Mexikoko gobernuak bultzatutako Plan Puebla Panamáren ondorioz, indigenak lekualdatu egiten dira eta kalte berreskuraezinak sortzen dira ingurumenean.
Oraindik ere, militarizazioa eta paramilitarizazioa dira gatazka-eremuko indigenak kontrolatzeko sistemak. Era berean, proiektu erraldoien interesak babesteko eta etorkinen zirkulazioa arautzeko erabiltzen dira.
Ez dituzte Mexikoko indigenen nortasuna eta eskubideak onartzen. Gobernuak ez ditu berretsi Nazioa Askatzeko Armada Zapatistarekin (EZLN) San Andresen sinatutako eta herri indio guztiek eskatutako hitzarmenak.
Egoera horren ondorioz, biztanleek protestaldiak egin dituzte, erresistentzia zibila sortu da Chiapasen eta Mexikoko gizarte-mugimendua antolatu egin da berriro.