· Mexiko
español | euskaraz | english

 
Mundubat-en agerpena Mexikon
 

Gure erakundeak Mexikon egindako lana Guatemalan aldez aurretik hartutako konpromisoaren eskutik etorri zen.
 
60ko hamarkadan Guatemalan hasitako gatazka armatuaren eta 80ko hamarkadako errepresio ikaragarriaren eraginez, milaka eta milaka lagunek eta ehunka erkidego osok -herrialdeko iparraldeko indigenak, batez ere- Mexikora alde egin zuten. Bertan, zenbait urte eman zituzten Mexikoko zenbait estatutan zehar sakabanatutako iheslarientzako kanpamentuetan.
 
Laurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran, Mundubat iheslari horiei laguntzen hasi zen, Chiapaseko estatuko kanpamentuetan finkatu ziren iheslariei, hain zuzen ere. Euren antolamendua sendotzeko lan egin genuen bertan, egunen batean euren herrialdera itzultzeko aukera izan zezaten. Izan ere, 1996an itzuli ziren, bake-hitzarmenak sinatu ondoren.

Foto de MéxicoIheslari horiekin egindako lanari esker, pixkanaka-pixkanaka tokian tokiko erkidegoekin ezarri genituen harremanak: euren erakundeak eta kultura ezagutu genituen, bai eta bidezko bake duinaren alde Tzetzalek, Tzotzilek, Tojolabalek eta erkidego mestizoek garatutako borroka ere.
 
Aurrekoaren ondorioz, 1995ean eta 1996an -Chiapasen gerra egon zenean- herrialdean bertan lekuz aldatutako biztanleekin lan egin genuen. Izan ere, -Mexikoko bihitegian- gose ziren eta osasun-atentziorik ez zuten erkidegoei eman genien larrialdietarako laguntza. Era berean, Giza Eskubideak babesteko eta salatzeko egitasmoak jarri genituen abian.
 
Fundación Mundubat. Sombrerería, 2-3º 48005 BILBAO.
Tel.: (+34) 944 162 325 Fax: 944 794 248 emintegi@mundubat.org Aviso legal