Antolamenduaren garapena. Tokian-tokian eta eskualdean autogestioa sustatzeko gizarte-erakundeak eratzen eta sendotzen lagundu.
Hezkuntza. Familian eta erkidegoan giza harremanak demokratizatzeko hezkuntza-prozesuak sortzeko gai diren pertsonak prestatu, kultura eta elkartasun arloko balioak, ingurumenarekiko harreman orekatua eta aniztasunaren errespetua sustatzeko eta sendotzeko.
Osasuna. Aukerako jakintza tradizionalen arabera prestatutako eta atentzio osoarekin (gogo-aldartearen, adimenaren, gorputzaren eta ugalketaren arloan) engaiatutako osasun-sustatzaileen sareak finkatu.
Generoa. Partaidetza eta erantzukizunak berdintasunez banatu emakume eta gizonen artean, ekoizpenaren, ekonomiaren, politikaren eta gizartearen arloan.
Herri-ekonomiak. Nekazaritzako, basogintzako eta abeltzaintzako ekoizpen-prozesuak -dibertsifikatuak eta bertakotuak- bultzatu eta sendotu. Izan ere, harreman ekologikoen abiaburuak kontuan hartu eta abian jarri beharko dituzte, benetako aukerak izan beharko dituzte merkatuan eta eragina izan beharko dute familien eta erkidegoaren ekonomietan.
Giza Eskubideak. Legezkotasuna duten erakunde autonomiadunak sendotzeko prozesuak finkatu, politikari begira bideragarriak diren proiektuen bidez eta hezkuntzan zein Giza Eskubideen hedapenean konpromisoa hartu duten proiektuen bidez.